Go shiki zome rokkasen (Sei Poeta Hilezkorren bost maitasun-kolore) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Go shiki zome rokkasen (Sei Poeta Hilezkorren bost maitasun-kolore)

Utamaro, Kitagawa

Japonia, 1753-1806

Xilografia

31,4 x 22,5 cm

Utamaro hitsu (歌,麿,筆,)

c. 1798

XVIII. Mende amaiera

82/779

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Daisojo Henjo, Ariwara no Narihira, Funya no Yasuhide, Kisen Hoshi, Otomo no Kuronushi eta Ono no Komachi emakumea izan ziren Sei Poeta Hilezinak. Kokinshu izenburuko antologia klasikorako (905) idatzi zuen aitzinsolasean, olerkari garrantzitsuenak zirela azaldu zuen Ki no Tsurayuki kritikariak. Kokinshu izenburuko antologiak mila eta ehun eta hamaika tanka poema biltzen ditu, japoniar literaturaren klasizismoaren eta Heian Aroko jauregien munduko estetika finaren eredu nagusitzat hartua da. Izenburuak kolore hitzari egiten dio erreferentzia, eta hitz horrek halako esanahi erotikoa du japoniar hizkuntzan. Utamaro artistak, hedonista baitzen, plazer auzoak ongi ezagutzen baitzituen eta shunga deritzon genero erotikoaren maisu aparta baitzen, aldaketa burutsu bat egin zuen serie honetan poetak irudikatzeko ohiko moduan, Edo Aroko ukiyo kulturan poeta horien parodia egitea oso arrunta baitzen. Serie hau bost estanpak osatzen dute, eta horietan Komachi limurtzen saiatzen dira aipatu talde bikaineko beste bost poetak.

Ono no Komachi (825-900) japoniar literatura klasikoko emakume olerkari handiena da. Edertasun klasikoaren eredu da, eta haren poema gehienak maitasun kontu kartsuei emanak dira. Estanpa honetan Henjo poetak maitasun mezu bat sartu dio emakumeari bere mahukan. Daisojo Henjo (816-890), Tendai sektako monje budista, inoizko poeta onenetakoa da Japonian. Familia inperialarekin ahaidetuta zegoen, Kammu enperadorearen biloba baitzen. Gainera, 849. urtean erlijio munduan guztiz murgildu zen arte, Nimyo enperadorearen Heiango jauregi inperialean bizi izan zen goi mailako jendearen gisara. Tradizioaren arabera, antza maitasun harreman bat bizi izan zuen egiazko bizitzan Ono no Komachirekin. Utamarok, bere garaian emakume ederren generoko (bijin-ga) maisu handia izan baitzen, sarri askotan irudikatu zuen emakume poeta ospetsua, betiere orainaldira gerturatzeko joerarekin, Yoshiwarako plazer auzoko etxe berdeetako emakume sentsual eta ederretako bat balitz bezala irudikatuta. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 28, n° cat. 7.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 213, 276-277, n° cat. 75.