Bilduma online eta irudien salmenta
Gizonezko maskara
Durrio, Francisco
Valladolid, 22/05/1868 - Paris, 30/08/1940
Brontzea
35,6 x 23,3 x 21,3 cm
Monograma (eskuineko beheko angelua)
c. 1903-1923
82/112
1929an eskuratua
Durriok zeregin handia izan zuen Gauguinen eta bere zirkuluaren proposamen sintetistak zabaltzeko orduan. Kolorearen tratamendu subjektiboa eta adierazgarritasunaren sendotasuna defendatzen zituzten, benetako munduaren irudikapen mimetikoaren aldean. Gauguin miresten zuen, eta, 1893tik 1895era, harreman pertsonal eta profesional estua izan zuen berarekin. Izan ere, eragin handia izan zuen, bere lan artistikoa zehaztu behar izan zuenean eta modernismoko nahiz sinbolismoko elementuak nahastea erabaki zuenean.
Gizonezko maskara lanak argi eta garbi adierazten du antzinako kulturak eta kultura primitiboak gustuko zituela, garai hartako artista askori gertatzen zitzaien bezala. Hileta-maskara moduan sortu zuen, eta Echevarrietatarrek Bizkaiko Getxoko hilerrian zuten panteoirako egin zituen piezetako bat izan zen. 1903tik 1923ra, horretan lan egin zuen arren, ez zen inoiz osorik egin. Brontzezko eskultura mardularen ezaugarri arkaikoak eta eskulturagileak lortutako sinplifikazio formala kontuan hartuta, lotura zuzena dauka Gauguinen lanekin eta Martinikako pertsonei egin zizkien eskultura zeramikoekin.
Durrio eskulturagilea, urregilea eta zeramikaria izan zen, eta arte aplikatuen ohiko kontzepzioa hautsi nahi izan zuen, maila beheragoko artetzat hartzen zituzten eta. Bilbon --bere familia bertan finkatu zen artista jaio eta berehala-- eta Madrilen ikasi zuen. Dena dela, 1889. urtean, Parisen finkatu zen. Hiri horretara zihoazen artista espainiar gehienak berarekin egon ziren harremanetan: Iturrino, Zuloaga, Echevarría, Hugué eta Picasso, besteak beste. Mende hasieran, Parisera iritsi berritan, Picassok bere lehen eskultura zeramikoak moldeatu zituen Durriok Montmartren zeukan estudioan. Juan Crisóstomo de Arriaga musikagileari eskainitako monumentua, gaur egun museo honen kanpoko aldean kokatutakoa, da eskulturagile moduan egin zuen lan handiena. [Miriam Alzuri]
Bibliografia hautatuta
- Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1975. p. 310.
- Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 377.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 141. (Con el título Máscara de hombre).
- 50 ans d'art espagnol, 1880-1936 [Cat. exp.]. Bordeaux, Galerie de Beaux-Arts, 1984. p. 214, n° cat. 129.
- Alix, Josefina. Escultura española : 1900-1936. Madrid, Ministerio de Cultura, 1985. p. 240.
- "La Asociación de Artistas Vascos", Guía de Exposiciones, n° 62. 1986.
- Barañano, Kosme María de ; González de Durana, Javier. "El escultor Francisco Durrio, 1868-1940 : epistolario, catálogo y notas sobre su vida y obra", Kobie : bellas artes, n° 5. 1988. p. 151.
- Nosotros los vascos : arte IV : del neoclasicismo a las tendencias modernas del arte. Donostia-San Sebastián, Lur, 1989. p. 311.
- Actas literarias sobre el Arte Vasco con motivo de la Exposición Internacional de 1919 celebrada en Bilbao. Bilbao, Laida, 1991. p. 136.
- Escultores y orfebres : Francisco Durrio, Pablo Gargallo, Julio González, Manolo Hugué [Cat. exp.]. Valencia, Bancaja, 1993. pp. 94-95, 190, n° cat. 2.
- Lasterra, Crisanto de. "En París con Paco Durrio", Urtekaria 1993 : asterlanak, albistak = Anuario 1993 : estudios, crónicas. 1994. p. 73.
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 1999. pp. 44-45.
- Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 42-43.
- Tellaeche Idígoras, José Ignacio. "Pinceles y cinceles : amigos escultores de Zuloaga : epistolario", Cuadernos Ignacio Zuloaga, n° 2. 2000. p. 75.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 128-129.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 128-129.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 128-129.
- Mateo Inurria y la escultura de su tiempo [Cat. exp.]. Córdoba, Ayuntamiento; Junta de Andalucía;Fundación Provincial de Artes Plásticas Rafael Botí, 2007. p. 439.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 53-55.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 53-54.
- Forma, signo y realidad : escultura española, 1900-1935 [Cat. exp.]. Pamplona, Fundación Museo Oteiza Fundazio Museoa, 2010. p. 22.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 128-129 n° cat. 88a.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 128-129 n° cat. 88a.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 52-54, n° cat. 24b.
- Francisco Durrio, 1868-1940 : sobre las huellas de Gauguin [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 64, n° cat. 17.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 128-129.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 128-129.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 56-57, n° cat. 27.