Gizon bat zaldi gainean duen Inroa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gizon bat zaldi gainean duen Inroa

Anonimo japoniarra. XIX. mendearen amaiera

Egur lakatua

5,7 x 4,9 x 1,9 cm

82/998

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Hiru kaxako inro txiki samarra, kolore marroi gorrixkako lakaz tratatua. Togidashemakie eta nakarrezko pieza txikien inkrustazioaren tekniken arabera landua. Zaldiz doan gizon bat eta banbu baso bat irudikatzen ditu egileak marrazki baten modura, ñabarduretan sartu gabe. Lan soila da eta ausarta, zalantzarik gabe Rimpa estiloaren sokakoa. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 459, 529, 536, n° cat. 167.