Gianbolognaren omenez - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gianbolognaren omenez

Lazkano, Jesús Mari

Bergara (Gipuzkoa), 10/01/1960

Akrilikoa oholari itsatsitako mihisean

250 x 460 cm

LAZKANO (eskuineko goi-angelua)

1991

02/85

2002an eskuratua

  • Gianbolognaren omenez lanean, Lazkanok kobrea dirudien markoztaketa lodia erabiltzen du, hileta-seriotasuna iradokitzeko. Bertan, "NORA?" galdera agertzen da letra erromatarrez idatzita. Irudi nagusia Bilboko banku-eraikin ezaguneko alakaren goiko aldeko errematearen irudikapena da. Izan ere, Hermesen eskultura du apaingarri, hegadan, eta 1574. urtean Giovanni Bolognak Medicitarrentzat egindakoaren kopia da. Pinakulu-itxurako irudi erromantikoaren osagarri, hegadaren onirikotasuna azaltzen da, eta, inskripzioan adierazten denez, Hermesen norakoaren misterioaren ondorioz nabarmentzen dira biak. Efektu surrealista areagotu egiten da, zeruko ilunabarreko argiak eta erlojuan adierazitako ordua bat eta datozelako eta pintura osoan gardinga-kolorea delako nagusi. (Javier Viar) (Marta García Maruri)

Bibliografia hautatuta

  • Cat. Tierra de nadie. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1993. p. 139 (Con el título Hermes)
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 130-131, n° cat. 56.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 196-197.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 196-197.
  • Lucie-Smith, Edward ; Lazkano, Jesus Mari. Lazkano : de la arquitectura a la naturaleza [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2010. p. 130.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 196-197, n° cat. 112b.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 663-664, il.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 433.