Bilduma online eta irudien salmenta

Gertakari loriatsuak
Guinea, Anselmo. Zirkulua
Bilbao, 1855/05/18-Bilbao, 1906/06/10
Luma-muturreko tinta
26,8 x 20 cm
1882
07/395
Michel Mejuto Alonso jaunaren dohaintza 2007an
Bizkaiko Erakusketa Probintzialeko garaileen zerrenda 1882ko abuztuaren amaieran eman zen argitara, Bizkaiko Institutuko ekitaldi aretoan egindako zeremonia dotorean. Hartan, Guineak lehentasunezko lekua lortu zuen pinturari eskainitako bi sari handieneko bat eskuratzean: Urrezko Domina bere Jaun Zuria lanagatik, Bizkaiko Independentzia defendatuko zuela zin eginez.
Albiste zoriontsua jasotzeko unean, margolaria Subiacon zegoen, Lazioko herria, Erromatik 73 kilometrora dagoena, ekialdean. Udaberrian eta udan artista espainiar asko joaten ziren hara. Beharbada egonaldi hartan margotuko zuen hurrengo urteko maiatzean Bilbon aurkeztu zuen taula, baina haren deskribapenik ez dugu: Jai arratsalde bat Subiacon. Olio pintura txiki honek loturaren bat izango ote du Gertakari loriatxu haietan herri hartan bizi izandako jai uneekin?
Bere lagunek gauzatutako oroitzapen atseginean, domina eskuratzearen eta albistearen aurrean izandako erreakzioaren parodia egiten da. Eskura dugun dokumentazioaren arabera, ezinezkoa da jakitea euskal kolonia artistikoko zein kidek hartu zuen parte marrazkia egiteko lanean. Bestalde, garbi dago hainbat esku bereiz daitezkeela. Guinea, bere autokarikaturak ekartzen dizkigu gogora haren profilak, donibane zuhaitzean gora doa, paleta handi bat daramala; zuhaitzak erakusketa sinbolizatzen du, eta haren amaieran, sari gisa itsas merituari eskainitako urrezko domina bikoitza zintzilikatzen du, pandero formakoa. Xanpain ugari banatu zen otordu baten aipuak ere ageri dira, guztiak pozik, musika bandarekin eta agintari talde bat artistaren busto sarituaren inguruan garaipena ospatzen. (Mikel Lertxundi)
Bibliografia hautatuta
- Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 184-187, n° cat. 252.