Gaueko misterioa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gaueko misterioa

Durrio, Francisco

Valladolid, 22/05/1868 - Paris, 30/08/1940

Zeramika beiratua

21 x 18,5 x 16,2 cm

c. 1900-1905

07/415

2007an eskuratua

Zeramikari moduan, Durriok lurren eta sutan jarritako koloreen aukera adierazkorrak eta apaingarriak aztertu nahi izan zituen, batik bat. Lehenengo ezagutza teknikoak Ernest Chaplet zeramikariaren tailerrean bereganatu zituen. 1893. urtean ezagutu zuen Gauguinek ere ikasi zuen bertan. Esmaltez apaindu zituen pieza bihurgunetsuek, pitxerrek, lorontziek, hautsontziek, Mallarméren eta Moriceren arreta erakarri zuten, beste idazle sinbolista batzuen artean. Mendearen hasieran, Parisera heldu berritan, Picassok zeramikazko lehenengo eskulturak moldeatu zituen Durriok Montmartren zeukan estudioan.

Durriok erromantizismo berantiarraren testuinguruan egin zituen lehen urrats artistikoak, eta, horren aztarna gisa, beti izan zuen gaueko astroenganako (ilargia eta izarrak) eta zodiakoko ikurrenganako interesa. Pieza honen zeramikazko bertsio bi daude, kolore-tratamendu desberdinekoak. Bi-biak nabarmen aldenduta daude loreontzi konbentzionalen tipologiatik, zuloa alboan irekita baitago. Horrek adierazten du eskultorea, bere obran, urruntzen saiatu zela zeramika tradizionaletik oinordetzan jasotako utilitarismotik.

Bibliografia hautatuta

  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1975. (portada del fascículo 80, como de colección Barandica).
  • Barañano, Kosme María de ; González de Durana, Javier. "El escultor Francisco Durrio, 1868-1940 : epistolario, catálogo y notas sobre su vida y obra", Kobie : bellas artes, n° 5. 1988. p. 163.
  • Francisco Durrio, 1868-1940 : sobre las huellas de Gauguin [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 162, n° cat. 145.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 339, 341, n° cat. 190.
  • Amezaga Massalleras, María. Paco Durrio : viviendo París. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2013. p. 50, il.