Gaua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Gaua

Laplaza y Muncig, Roberto

Bilbao, 1842-Madril, 1930/01/08

Ikatz-ziria paperean

35,7 x 31 cm

R. Laplaza

1870

07/24

2007an eskuratua

Bere lan ugarien artean, erretratu eta era guztietako gaiei buruzko margolan asko eta asko egon arren -horra hor eszena historikoak, erlijiosoak, mitologikoak, kostunbristak, natura hilak, alegoriak...-, Laplazak pintura apaingarrian egin zituen lanak nabarmendu ziren, batik bat. Zentzu horretan, 1880ko eta 1890eko hamarkadetan, zenbait lan apaingarri egin zituen -eta euren zaharberrikuntzan parte hartu zuen- Madrileko San Frantzisko Handiaren elizan; esate baterako, beirate polikromatuetako konposizioak edo San Antonio kaperako kupularako aingeruen kontzertua. Aldi berean, apaindurak egin zituen Campo markesaren, Valencia Etxeko konde-kondesen, Casariego markesaren edo Riscal markesen jauregietan, besteak beste.

Gaua zirriborroak jarduera horrekin dauka zerikusia, eta Baileneko II. dukea eta Portugaleteko markesa zen Eduardo de Carondelet y Donatoren jauregia apaintzeko egin zen. Alcala kalean zeukan jauregian, mezenas garrantzitsu horrek arte-bilduma bikaina zeukan, Murilloren, Goyaren, Fortunyren, Palmaroliren edo Pradillaren eta Laplazaren lanak zeuzkalako bertan. Proiektuan parte hartu zuenean, Laplazak Gaua eta Eguna alegoriei buruzko bi apaindura egin zituen, eta bere zirriborroak behin betikoak direla esan daiteke, konposizioarekin eta trazuarekin lotutako xehetasun txiki batzuk izan ezik. Gauaren pertsonifikazioa Nixen irudikapenaren sinbologia klasikoaren adierazgarri da. Nix, hain zuzen ere, bularra agerian daukan neska gaztea da, izarrez betetako mantu beltza darama eta gauarekin lotura daukaten bi animalia-espezie dauzka ondoan, hontza eta saguzarra, alegia. (Javier Novo)

Bibliografia hautatuta

  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 38-39, n° cat. 10.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 28.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 28.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 28, n° cat. 10.