Bilduma online eta irudien salmenta
Gabiraia eta kamelia
Masayoshi, Kitao
Japonia, 1764-1824
Xilografia
26,2 x 38,7 cm
1790
XVIII. Mende amaiera
82/762
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Loreen eta txorien irudikapenari emandako generoa da kacho-ga, oso tematika klasikoa da japoniar pinturan eta poesian. Halaz ere, kasu batzuetan, esaterako honako honetan, faunarekiko eta florarekiko estimua agerian uzteaz gain, pasarte naturalista exotikoak islatzeaz arduratu zen egilea. Inportatutako txoriei buruzko margolanen bilduma obra 1789. urtean Seki Mitsubumi izeneko funtzionario bati agindutako izaera zientifikoko eginkizun ofiziala izan zen; horren arabera, txinatar salerosleek Nagasakiko portutik inportatzen zituzten hegaztiak dokumentatu behar zituen funtzionarioak, Edo Aro osoan eta japoniar artxipelagoan Nagasakiko portuan baizik ez baitzen nazioarteko merkataritza bideratzen, eta soilik txinatar eta holandar merkatarien eskutik. Nagasakiko margolari Ishosai Shusen Genyuk (1736-1824) marrazki asko egin zituen txinatar hegaztiak deskribatzeko, geroago Guan Yingwen izeneko txinatar batek burutu zuen bilduma osoaren oinarri izan zirenak. Margolan horiek berriz ere interpretatuko zituen Kitao Masayoshik, 1790. urtean Edoko Matsumoto Zembeik argitaratuko zuen liburu marrazkidun handi bati begira (1793an bigarren liburukia plazaratu zuen). Kitao Shigemasaren ikasle aurreratuenetakoa izan zen Kitao Masayoshi. Estanpa hau Londresko British Museoan ere dago ikusgai. (David Almazán, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 206, 226, 260-261, n° cat. 67.
- Japón : grabados y objetos de arte del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Folleto]. Málaga, Museo Carmen Thyssen Málaga, 2017. s. p.