Bilduma online eta irudien salmenta
Francisco Javier Gardoqui kardinalaren erretratua
Madrazo, José de
Santander, 1781/04/22-Madril, 1859/05/08
Olioa mihisean
249,5 x 172 cm
Madrazo Ft (ezkerreko behe-angeluan)
1816
69/165
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1913an
Francisco Javier Gardoqui (1747-1820) kardinal jantzita ageri da, purpura kolorez, eta zutik, Vatikanora ematen duen leihate handiaren aurrean. Margolana 1816. urtean dago egina. Urte horretako martxoan, Pio VII.ak kardinal izendatu zuen Gardoqui elizgizon bilbotarra. Horren bidez, Napoleonek Erroma indarrez hartu zuen garai zailean erakutsi zuen aparteko leialtasuna eskertu zion Gardoquiri, hirurogeita zortzi urte zituenean, gaixo eta Monticelliko abade-etxean erretiratuta zegoela. Alabaina, izendapen horren bitartez, elizgizon haren ibilbide bikaina saritu nahi zen, bai eta berak eta bere familiak kontinente amerikarrean fede katolikoaren hedapenean izan zuten eginkizun garrantzitsua eta lege arloan eman zuten laguntza ere; izan ere, Gardoqui aditutzat jo zuten arlo horretan.
Bilboko Udalak elizgizon ospetsu haren erretratu handi bat egiteko enkargua egin zuen, kardinal izendatu eta berehala, izendapena zela-eta haren jaioterrian egin ziren ospakizunen barruan. Horretarako, Santanderko José de Madrazo pintorearengana jo zuen. Margolaria Erroman bizi zen garai hartan, kardinalen egoitzatik gertu, eta erretratugile espainiar entzutetsuena zen Betiereko Hirian. Madrazo Jacques-Louis David (1748-1825) margolariaren dizipulu zuzena izan zen Parisen. Gainera, Gardoquiren kartzela-lagun izan zen Erromako Napoleonen kartzeletan, eta, beharbada, horregatik jakin zuen nola islatu erretratuan elizgizon edadetuaren izaera hotz eta pragmatikoa. Margolan hau arrandia handiko iruditzat jo zuten bere garaian, eta, bertan, Gardoqui bere maila gorenean ikus daiteke. Madrazok mota honetako erretratuen pinturatradizioa onartu zuen; hain zuzen ere, tradizio horretakoak ziren Barrokotik aurrez ezarrita zetozen formulak, baina hizkerneoklasiko argira egokitu zituen. Horretarako, pertsonaian eta haren keinuan jarri zuen arreta, bereziki. Margolan hau prestatzeko egin ziren hainbat marrazki gorde dira Pradoko Museoan; besteak beste, Gardoquiren busto-erretratu fina, Madrazok eredu naturaletik pastelez egina, eta margolan hau egiteko modelotzat erabili zuena.
Kritikarien ustez, hau da Josde Madrazok Erroman egindakekoizpeneko erretraturik esanguratsuenetakoa. Izan ere, zinez, neoklasikoko erretratu-gintza espainiarrak eman duen lan gogoangarrienetakoa da. (Carlos G. Navarro)
Bibliografia hautatuta
- III Congreso de Estudios Vascos : catálogo exposición de arte. Guernica, Excelentísima DIputación de Vizcaya, 1922. p. 2, n° cat. 17.
- Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 24, n° cat. 61. (Con el título Retrato del cardenal Gardoqui, y atribuido a José de Madrazo)
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 74, n° cat. 165. (Con el título Retrato del cardenal Gardoqui, y atribuido a MADRAZO Y AGUDO, José).
- Ossorio y Bernard, Manuel. Galería biográfica de artistas españoles del siglo XIX. Madrid, Giner, 1975. p. 399.
- Díez, José Luis. "El Retrato del Cardenal Gardoqui de Jose de Madrazo, 1781-1859", Urtekaria 1991 : asterlanak, albistak = Anuario 1991 : estudios, crónicas. 1992. pp. 7-13.
- Artola Renedo, Andoni. "El cardenal Francisco Antonio Gardoqui, 1747-1820 : las claves de una carrera en la Iglesia Católica", Revista Bidebarrieta, n° 21. 2010. p. 61.
- José de Madrazo, 1781-1859 [Cat. exp.]. Santander, Fundación Marcelino Botín, 1998. pp. 268-271. N° cat. 16
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Madrid, Caja Duero, 2006. p. 16.
- El mundo de los Madrazo : colección de la Comunidad de Madrid [Cat. exp.]. Madrid, Comunidad de Madrid, Consejería de Cultura y Deportes, 2007. p. 308.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 114-117, n° cat. 8.
- Cava Mesa, María Jesús. Un paseo por la historia de Bilbao. Bilbao, Universidad de Deusto, 2008. p. 77, il.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 93, n° cat. 65.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 93, n° cat. 65.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 93.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 93.