Fraide zuriak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Fraide zuriak

Vázquez Díaz, Daniel

Nerva (Huelva), 1882/01/15-Madril, 1969/03/17

Olioa mihisean

145 x 182,5 cm

D. Vázquez Díaz (eskuineko behe-angeluan)

c. 1925

82/382

1950ean eskuratua

Vázquez Díaz XX. mendeko lehen zatiko Espainiako eszena artistikoko margolari handietakoa izan zen. Hain zuzen ere, funtsezko erreferentea izan zen hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetako mugimendu berritzaileekin lotutako artista eta intelektualentzat. Horrez gain, modernotasunaren adibidea ere izan zen hurrengo bi hamarkadetako mundu artistiko ofizialarentzat. 1906tik 1918ra, Parisen bizi izan zen, eta, bertan, lan-ibilbide luzeari eman zion hasiera erretratugile eta ilustratzaile moduan. Bourdelle eskulturagilearekin lan egin zuen, eta horma-pinturako tekniketan trebatu zen. Kubismoaren sorrera eta garapena hurbiletik ezagutu zituen --Juan Grisen adiskidea zen, eta, Durrioren bitartez, Picassorekin egon zen harremanetan--. Dena dela, margolari postinpresionistak zituen gogoko, Cézanne eta Gauguin, batik bat, bai eta Nabis-en lanak ere. Astiro heldutako margolaria izan zen, eta bere estilo bereizgarria ez zuen hogeiko hamarkadaren hasierara arte zehaztu --"kubismo atenperatua", "neokubismoa" edo "figurazio geometrikoa" dela diote--.

Fraide zuriak lanean, aldiz, hizkera formal klasizistagoa erabili zuen, tradizio figuratiboa gehiago errespetatuz. Koadroak figura monumental eta eskultorikoekiko zuen joera erakusten du. Hori agerian geratu zen urte haietan erretratu-egile gisa egin zuen lan handian, eta, batez ere, La Rábidako (Huelva) monasterioan egin zituen horma-irudietan. Zurbaránen lanarekiko harremana agerikoa da, bai gaiaren aukeraketan --jangelaren irudikapena, kartusiarrek mahaia bedeinkatzen dutenean; bertan, natura hila ikus daiteke-- bai eta arropa zuri argitsuen deskribapenari emandako garrantzian ere. Perspektiba tradizionalaren distortsioek eta fraideen baitaratze isilak indartu egiten dute harreman hori. (Miriam Alzuri)

Bibliografia hautatuta

  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 162-163.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 162-163.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 123. (Con el título Los monjes blancos).
  • Cat. Vázquez Díaz. Iruña-Pamplona, Caja de Ahorros de Navarra, 1997. p. 39
  • Cat. Vázquez Díaz y el Bidasoa. Donostia-San Sebastián, Fundación Social y Cultural Kutxa = Kutxa Fundazio Sozial eta Kulturala, 1997. p. 203.
  • Daniel Vázquez Díaz, 1882-1969 [Cat. exp.]. Madrid ; Bilbao, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía ; Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2004. p. 187.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 160-161.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 160-161.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 160-161.
  • Valdivia Martín, Pablo. La vereda indecisa : el viaje hacia la literatura de Federico García Lorca. Granada, Diputación de Granada, 2009. pp. 303-304.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 162-163, n° cat. 114b.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 162-163, n° cat. 114b.
  • Monacatus [Cat. exp.]. Valladolid, Fundación Las Edades del Hombre, 2012. pp. 348-349.
  • Berruguete, Ana. Daniel Vázquez Díaz, entre tradición y vanguardia [Tesis doctoral]. Madrid, Universidad Complutense, 2015. pp. 321, 420, 443, 457, 484, 524, 575, 579.