Figurak paisaiarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Figurak paisaiarekin – 82/338

Sánchez, Alberto

Toledo, 1895/04/08-Mosku, 1962/10/12

Urkolorea paperean

152 x 300 cm

c. 1960-1962

XX. Mendearen hirugarren laurdena

82/338

1972an eskuratua

Espainiako abangoardia historikoaren funtsezko artista da Alberto Sánchez Pérez eskultorea. Jatorri apalekoa eta prestakuntza akademikorik gabea, okin gisa ateratzen zuen bizibidea, eta nazioarteko abangoardien hizkuntza barneratu eta izaera geo-antropologikoko eta gizarte errebindikazioko proposamenei lotu zitzaizkion. «Vallecasko poetika» deitua, Benjamín Palencia eta Pancho Lassorekin batera sortua, izan zen Alberto Sánchez Pérezen ekarpen bereziena, eta horretara erakarri zituen Bigarren Errepublikaren garaiko literaturako eta arteko protagonista asko eta asko. Gerra Zibilaren ondoren, Sobiet Batasunera erbesteratu zen, eta eszenografo eta eskultore gisa jardun zuen han lanean.

Paisaiak eta irudiak dira Albertok bere erbestealdiko lan bidimentsionalean erakutsitako ikonografian gehien errepikatu zituen elementuak, aurreko etapan ere egin zuen bezala. Eta horiexek dira, halaber, lan honen izenburua egituratzen duten terminoak. Berezia da, tamainari dagokionez, izan ere ez da oso ohikoa Albertoren lanen artean. Bere eskultura eta marrazki gehienetan gertatu bezala, irudiak lan monumentalen jatorri gisa sortuta daude. Izan ere, horiek eskala handian burutzea desiderata hutsean geratu bazen ere, Albertorentzat hori da bidea artea-natura-bizitza fusio poetikorako.

Hala, beraz, bai lanaren neurriagatik bai gouache handi horren errepertorio tematiko eta formalagatik, Figurak paisaiarekin lanak Albertoren poetikaren benetako paradigma bat osatzen du.

Lan honetan irudikatutako paisaia memorian barreneko bidaia saihestezin bat da, Vallecasko jatorrizko paisaiarekin identifikatzen duena. Era horretara, errusiarra izan zitekeen estepan sakabanatutako muinoek mugarri sakratu gisa izendatzen dute, bere poetikaren sorburu izan zen Almodóvar de Vallecas muino haren antzera, Bigarren Errepublikaren atarian. Ildoek eta laboreek artistak Toledoko lurretan bizi izandako nekazari errealitatea oroitzen dute. Alde banatara landare gosetiak dituzten ibaiek lautada zeharkatzen dute, Gaztelako estepa tatuatzen duten kurbekin txandakatuz, Albertok bere idatzietan hitzen bitartez marraztutakoen antzeko zuhaitz azalgabeek egiten duten bezala. Osagai horiek guztiek jatorrira itzultzeko kiribil moduko bat osatzen dute, etorkizun proposamen gisa egituratzen dena, azkenik.

Gouache honetan txertatuta dauden irudiei dagokienez, Albertoren obra osoan sakabanatuta dagoen argumentu errepertorioa berriro hartu baino ez dute egiten. Era horretara, zezena, lehenengo planoan esplizitua, geometria gorrian desegiten da, tarteko distantzian kokatzen denean. Emakumeek, eskuineko aldean, mimesi maila erlatiboa dute, baina bakandu egiten dituzte beren fisonomiak, eta, azkenik, itxuraldatu egiten dira, zuhaitzetan, ijitoen toldo multzoan edo paisaiaren eszenografia sinbolikoaren gainean zapiak erakusten dituzten uharteren bateko monumentuetan. Edo totem naturaletan, eskaintzan ageri den bihotz batetik ateratzen den bandera gorri bat eragiten dutenetan. Era berean, fardel bat daraman obalo biomorfo bihurgunetsu batean eraldatzen dira, zeinak erakusten dituen, bere mantuaren barrualdetik, aurpegi bat, esku-atzapar bat, bihotz izugarri bat edo ostertzera zabalik dagoen emakumezko sexu bat, gezileiho baten antzera.

Laburbilduz, Figurak paisaiarekin lana benetako summa epilogal bat da. Finale bero moduko bat, zeinak laburbiltzen duen, sormenezko ibilbidearen azken tartean, sinfonia bat ixten duten konpasak balira bezala, ibilbide horretan luze-zabal ibilitako lurralde estetikoa. [Jaime Brihuega]

Bibliografia hautatuta

  • Alberto, 1895-1962 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Ciencia, 1970. p. 20, n° cat. 81. (Con el título 'Figuras con paisaje al fondo')
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 107. (Con el título Figuras con paisaje).
  • Alberto Sánchez, 1895-1962 : dibujos [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. p. 150-151. (Con el título 'Figuras con paisaje')
  • De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 104-105.
  • Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 78-79.
  • Madrid. pp. 223, 282. (Con el título Figuras con paisaje). N° cat. 67
  • Memoria rusa de España : Alberto y El Quijote de Kózintsev [Cat. exp.]. Madrid ; Toledo ; Córdoba, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales ; Empresa Pública Don Quijote de La Mancha 2005 ; Fundación Provincial de Artes Plásticas Rafael Botí de Córdoba, 2005. pp.146-147, lám. 22.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 172-173.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 172-173.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 172-173.
  • Taurus : del mito al ritual [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2010. p. 267, n° cat. 61.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 172-173, n° cat. 123b.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 172-173, n° cat. 123b.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 172-173.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 172-173.
  • Brihuega, Jaime. "El fulgor de un epílogo : dos obras de la última etapa de Alberto = The glow of an epilogue : two works from Alberto's late period", Buletina = Boletín = Bulletin. 2015. pp. 165-192, 261-270.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 260-263, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 260-263, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 260-263, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 260-263, sin n° cat.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 288, 293, n° cat. 167.

Figurak paisaiarekin - 82/338