Bilduma online eta irudien salmenta
Femme dite “Les trois plis” (“Hiru tolesak” deituriko emakumea)
González, Julio
Bartzelona, 21/09/1876 - Arcueil, Frantzia, 27/03/1942
Burdina forjatua eta soldatua
142,5 x 33 x 21,1 cm
c. 1931-1932
DEP625
Bizkaiko Foru Aldundiaren gordailua, BBVren dazioaren bitartez 1999an
Eskulturak emakumezko baten soina irudikatzen du, bolumetria ezabatzen duten burdinazko xaflen muntaduraren ildora eginda. Aurrez aurreko tratamendu eskematikoa gorabehera, bularreko formak eta ipurmasailak bereizten dira, bai eta eskulturari izena ematen dioten gonaren hiru tolesak ere. Gonzálezen lehen maisulanetako bat da, eta serie luze baten aitzindaria ere bada. Bertan, emakumez- koaren irudia zutik agertzen da, tamaina ia naturalarekin. Hogeita hamarreko hamarkadaren hasieran egin zuen, hain zuzen ere, eskultorearen ibilbideko etaparik esperimentalenaren atarikoan. Ondoren egin zituen lanen ondorioz, «XX. mendeko burdinazko eskulturaren aita» deitu zuten.
Familiaren tailerrean urregile lanetan ibili ondoren, Julio González Parisera joan zen bizitzera 1899an, margolari bihurtzeko asmoarekin. Han, beste artista espainiar batzuk ezagutu zituen, hala nola Pablo Gargallo eta Francisco Durrio, eta Gonzálezen ibilbideak norabide berria hartu zuen, metalezko lanak egin eta erakusten hasi zenean. 1927an, burdinazko lehen eskulturak egin zituen, eta, urtebete geroago, lankidetza emankorra hasi zuen Picassorekin, 1932. urtera arte, forjatutako burdinazko eskultura serie bat eginez. Marrazkiaren tekniken eta metalarekin egindako lanaren inguruan zituen ezagutza sakonek lengoaia berria sorrarazi zuten, eta horrek eskultura garaikidearen garapena markatu zuen. [Marta García Maruri]
Bibliografia hautatuta
- Aguilera Cerni, Vicente. Julio, Joan, Roberta González : itinerario de una dinastía. Barcelona, Polígrafa, 1973. pp. 337, 397, n° cat. 438.
- Whiters, Josephine. Julio Gonzalez : sculpture in Iron. New York, New York University Press, 1978. p. 161, n° cat. 52. (Con el título Femme dite 'aux trois plis')
- Rowell, Margit. Julio González : a retrospective [Cat. exp.]. New York, The Solomon R. Guggenheim, 1983. p. 91, n° cat. 97. (Con el título Femme dite 'aux trois plis')
- Markert, Jörn. Julio González : catalogue raisonné des sculptures. Milano, Electa, 1987. p. 121, n° cat. 130.
- "A selection of 1999 museum acquisitions", Apollo : the international magazine of arts, n° 454. 1999. p. 46, il.
- Julio González : femme dite ”les trois . Bilbao, Museo de Bellas Artes, 1999. (Aparece reproducida en blanco y negro, y se menciona junto a la ”Relación de obras de Julio González que integran la donación de Viviane Grimminger”, que figura al final del catálogo).
- Sánchez Gimeno, Elvira. "La fiscalidad del arte : una reforma insuficiente", Subastas siglo XXI, Marzo. 2000. p. 10.
- Paris, Barcelona, 1888-1937 [Cat. exp.]. Paris, Réunion des Musées Nationaux ; Museu Picasso , 2002. p. 548.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 157.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 157.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 157.
- Julio González : retrospectiva [Cat. exp.]. Barcelona ; Madrid, Museu Nacional d´Art de Catalunya ; Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 2008. pp. 84-85, 220, n° cat. 110.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 160, n° cat. 112.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 160, n° 112.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 160.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 160.
- Maestros : Museo de Bellas Artes de Bilbao . Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 98-99, il.
- Maisuak : Bilboko Arte Ederren Museoa. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 98-99, il.
- Masters : Bilbao Fine Arts Museum. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 98-99, il.
- Maîtres : Musée des Beaux-Arts de Bilbao. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 98-99, il.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 244-245, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 244-245, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 244-245, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 244-245, sin n° cat.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 132, 137, n° cat. 61.