Federico de Madrazoren erretratua, pintatzen - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Federico de Madrazoren erretratua, pintatzen

Madrazo, Raimundo de

Erroma, 1841/07/24-Versailles (Frantzia), 1920/09/15

Olioa mihisean

56 x 38 cm

R. Madrazo (eskuinaldea erdian)

1875

05/167

2005ean eskuratua

Federico de Madrazo Küntzen (1815-1894) erretratua da hau, eta Raimundo de Madrazo Garreta semeak margotu zuen Parisen. 1874an gertatutako ezohiko bi jazoeraren ondorioz -bigarren ezkontza eta bere suhia zen Mariano Fortuny margolariaren heriotza-, 1875eko urtarrilaren amaieratik martxoaren hasierara arte, Federico Frantziako hiriburuan finkatu zen, Cecilia alabari laguntzeko asmoz. Urte horretako ekainean, Raimundoren seme bakarra jaio zen, Federico (Coco ezizena jarri zioten), eta, zortzi egun geroago, Eugenia de Ochoa hil zen erdiketaren ondorioz. Federico Parisera itzuli zen, semeari laguntzeko eta Cocoren bataiora joateko. Raimundo 1862. urteaz geroztik bizi zen hiri horretan, eta Ramón de Errazu (1840-1904) bildumagilearen serre-an zeukan tailerra -bertan, erakusketak egiten ziren, eta artisten zein bildumagileen solas-gune jendetsua zen-. Federico bertan finkatu zen, Cecilia, Isabel eta Raimundo seme-alaben erretratuak margotzeko.

Erretratuan, Federico de Madrazo txukun-txukun jantzita azaltzen da. Betaurrekoak daramatza, astoaren aurrean dago eserita eta Frantziako Ohorezko Legioaren omendadore int-signia darama lebitako paper-hegalean. Aitaren ikasle aurreratua izan zen genero honetan, eta, garai hartan, Raimundok erretratuak margotzen zituen, batik bat. Eurei esker, arrakasta handiak eta mozkinak lortzen zituen, gainera. [Carlos González López]

Bibliografia hautatuta

  • Larco, Jorge. La Pintura Española Moderna y Contemporánea. Madrid, Madrid, 1964. vol. III, il. 52.
  • Gómez-Moreno, María Elena. Pintura y escultura españolas del siglo XIX. Madrid, Espasa-Calpe, 1993. p.312.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 104-105.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 104-105.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 104-105.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Caja Duero, 2006. pp. 150-151, n° cat. 34.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 150-151, n° cat. 34.
  • Zamacois, Fortuny, Meissonier [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. fig. 17.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 150-151, n° cat. 34.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 286-288, n° cat. 51.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 104-105, n° cat. 72a.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 104-105, n° cat. 72a.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 104.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 104.
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 30-31, n° cat. 6.