Bilduma online eta irudien salmenta
Familia Santua bi santarekin
Anberesko adorazioaren maisua (eta tailerra)
Anberes (Belgika), aktibo XVI. mendearen lehenengo herena
Olioa haritz-oholean
64,3 x 55,7 x 0,9 cm
c. 1520
69/79
Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an
Ama Birjina eserita dago, tunika urdin batez eta galautsezko mantu gorri zabal batez jantzita, Haurra magalean duela. Haurra biluzik dago, Santa Katalinak eskaintzen dion gerezi-platerkadarantz apur bat makurtuta. Santa Katalinak brokatuzko soineko dotore bat du, eta metal bitxiz apaindutako buruko aberatsa darama. San Jose Mariaren atzean dago; kapela eranzten ari da, apaltasunez. anta Barbara, bestalde, talde sakratuari begira dago, esku batean liburu ireki bat eta bestean indioilar luma bat dituela. Aingeru bat, hegoak zabalik, lautea jotzen ageri da, elementu gotiko berantiarrak eta Errenazimentuko apaingarri batzuk uztartzen dituen estilo hibridoko eraikin baten aurrean. Atzealdean, paisaia eder bat, argi urdinxka batez blaitua.
Anberesko joera manieristari loturiko koadroa da; zehatzago, 1520 inguruan lanean aritutako margolari ezezagunen talde baten joerari lotutakoa. Egile haien artean zen Anberesko Gurtzaren Maisua, eta haren obrekin du koadro honek antz handiena, estiloari nahiz teknikari dagokienez. Konposizioa lasaia eta orekatsua da, eta Belgikako Arte Ederren Museoko Epifaniarekin du lotura; alde horretatik; Epifania hori da, hain zuzen ere, maisuari egozten zaizkion erreferentziazko lanetako bat, Anbereskoarekin batera. Adierazpide bera ikusten da, bereziki Ama Birjinaren aurpegi obalatuan --betazalak jaitsita ditu, eta begi-nini beltz-beltzak--; baita Jesusen itxura dibertigarrian ere, ile kizkurrez eta "atzaparren" tankerako eskuez margotuta baitago. Margolaritza teknika ere ilustratutako sistema errepikatu berberetatik eratorria da, haragiaren, brokatuen eta efektu zoragarria sortzen duten tonu aldakorren trataeran. Era berean, Anberesko beste koadro manierista batzuekiko analogiak ezar daitezke; horrek aukera emango digu tailer eta artista beraren inguruko sorta bat osatzeko. 1520ko hamarkadaren aurre-aurrean datatu liteke, kontuan hartzen badugu estiloa oraindik zurrun samarra dela.
Anberesko joera manieristaren barruan kokatuta dago, eta Anberesko Gurtzaren aisuaren Bruselako Magoen gurtza triptikoaren inguruko multzoan txertatuta. Ongi kontserbatuta dagoenez eta kalitate bikaineko margolaritza erakusten duenez, erreferentziazko obra da, ikerketa-testuinguru berri baterako. [Catheline Périer-D'leteren]
Bibliografia hautatuta
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 29.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 28.
- Réau, Louis. Iconographie de l'art Chrétien : iconographie des saints. Paris, Presses Universitaires de France, 1958. t. III, pp. 169-176, 262-272.
- La Navidad en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1980. p. 30, lám. 13.
- Recuerdos artísticos de Bilbao. Bilbao, J. E. Baranda Icaza, 1919. s.p.
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 37, n° cat. 79. (Con el título La Sagrada Familia con dos Santas, y atribuido a Cornelis Engebrechtsz)
- Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. pp. 122-123.
- Castañer López, Xesqui. "La pintura flamenca del siglo XV en el Museo de Bellas Artes de Bilbao : formas, temas, modelos", Kobie : bellas artes, n° 8. 1991. pp. 10-11.
- Castañer López, Xesqui. Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995. pp. 36-39.
- Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. "Laureano de Jadorenondareko pintura flandestarra = Pintura Flamenca en el Legado Laureano de Jado", Guía de Exposiciones, n° 277. 1998. s.p. (Con el título La Sagrada Familia con dos Santas)
- Las tablas flamencas en la Ruta Jacobea [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Banco Santander Central Hispano, 1999. pp. 121-122, fig. 83.
- Timón Tiemblo, María Pía. El marco en España : del mundo romano al inicio del modernismo. Madrid, Publicaciones Europeas de Arte ; Adhisa ; 4 Ingletes, 2002. p. 240.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 28.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 28.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 28, n° cat. 14. (Con el título La Sagrada Familia con dos Santas, y como del Maestro de la Adoracion de Amberes)
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 28, n° cat. 14.
- Périer-D'leteren, Catheline. "La Sagrada Familia con dos santas : una obra del taller del Maestro de la Adoración de Amberes = The Holy Family with Two Saints : a work from the workshop of the Master of the Antwerp Adoration = Familia Santua bi santarekin : Anberesko Adorazioaren Maisuaren tailerraren lana", Buletina = Boletín = Bulletin, n° 6. 2012. pp. 39-71, 207-216.
- Arrizabalaga Salgado, Victor. Entre lo visible y lo invisible : el coleccionismo de arte en Bizkaia y Álava durante el siglo XX. Bizkaiko Foru Aldundia = Diputación Foral de Bizkaia, 2016. p. 120, il.
- Diéguez Rodríguez, Ana. Precisiones al Catálogo de la Pintura Flamenca del siglo XVI en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [inédito]. 2013. pp. 125-132, n° cat. 20. (atribuido a Adrian van Overbeke y Taller)