(Every) War Memorial [Gerra monumentu (bakoitza)] - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

(Every) War Memorial [Gerra monumentu (bakoitza)]

Davies, John

Cheshire (Erresuma Batua), 1946

Teknika mistoa

162,5 x 366,5 x 244 cm

1974-1977

03/45

2003an eskuratua

Tamaina naturaleko eta itxura errealistadun hiru figurek --naturalean egindako moldeak erabiliz lortuak, eta beirazko zuntzak dituzten begiak eta bigarren eskuko arropa eta zapatak baliatuta-- zain dagoen talde babesgabea osatzen dute. Ingurumenari buruzko ia aipamenik gabe, multzoa oholtza baten gainean dago, izaera eszenografikoari indar handiagoa emanez. Pertsonaiak gris hauskara kolorekoak dira, eta horrek agerian uzten du Daviesen dotorezia kromatikoa eta ehunduraren gainean duen ezagutza, figurei itxura arkeologikoa eta garrantzitsua emanez. Beraren hastapenetako beste lan batzuen antzean, lan honek XX. mendeko hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan kulturalki gailendu zen Absurduaren Antzerkiaren existentzialismoa ekartzen du gogora, batez ere, Samuel Becketten lana, eragin sakona utzi baitzuen eskultorearengan. Gainera, artearen bitartez adierazitako kontzientzia sozialari egiten dio erreferentzia, izan ere, egunkari-zati bat ikus daiteke, eta, bertan, Beiruteko kale baten argazkia, bonba batek eztanda egin ostean.

1960ko hamarkadan, Daviesek pintura ikasi zuen Hull and Manchester College of Art eskolan, eta, ondoren, Londresera joan zen bizitzera. Han, Slade School of Fine Art delakora joan zen. 1972an, bere lehen erakusketa indibiduala egin zuen Londresko Whitechapel Art Gallery delakoan, arrakasta handiarekin. Figuratiboa eta errealista izanik, Daviesen klasizismo garaikideak gaurkotu egiten du artearen ikuspegiaren gaineko begirada historikoa; izan ere, aipatutako ikuspegi horretan, gizakiaren presentzia irmoa eta enigmatikoa zen nagusi. [Marta García Maruri]

Bibliografia hautatuta

  • John Davies : esculturas y dibujos desde 1968 = Sculptures and drawings since 1968 [Cat. exp.]. Valencia ; Bilbao, IVAM Institut Valencià d'Art Modern ; Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2004. pp. 37, 81, 85, 93, 120-121.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 203.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 203.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 203.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 204-205, n° cat. 146a.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 204-205, n° cat. 146a.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 204-205.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 204-205.
  • Escultura hiperrealista, 1973-2016 [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 58-59.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 356-365, n° cat. 200.
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 106-107, n° cat. 44.
  • Viar, Javier. Hijos de la angustia. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2019. pp. 229, 251, il.