Euskal arrantzaleak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Euskal arrantzaleak – 82/2415

Arrue, Alberto

Bilbo, 1878/02/03 - Bilba, 1944/04/08

Olioa mihisean

135,5 x 190,5 cm

Alberto Arrue (eskuineko beheko angelua)

c. 1918

82/2415

1931n eskuratua

Euskal arrantzaleak paleta iluneko margolana da, eta, koloreei dagokienez, gizonaren kaikuaren --artilezko euskal jaka tradizionala-- gorriaren eta emakumeak inguruan dituen arrosa, berde eta urdin bereizgarrien artean dagoen oposizioa da nagusi. Konposizioa gogorra da benetan, pertsonaien modelaketa eskultorikoagatik, marinelaren zurruntasunagatik eta arraunaren egoeragatik, espazioa bortizkeriaz erdibitzen duelako. Nabaritasun kostunbrista ez ezik, ageriko asmo sinbolista ere badago, eta sexuen oposizioaren bidez gauzatzen da. Emakumearen gorputza marrazki ederraz eginda dago, eta jarrera zein koloreak konplexuak dira. Izan ere, emakume arrantzale apalaren irudia ezkutuko baliabidez betetako emakume erakargarriaren irudi bihurtzen dute. Era berean, emakume horrek pentsaera ere badauka, gizonaren monolitismo hutsalaren aurrean --itsasoko ezbeharrei aurre egiteko adorea irudikatu nahi duen arren--. Gizona, hain zuzen ere, bizkarra zaintzen dion herriaren antolamendu zurrunarena da; eta emakumea, itsasoarena. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 19. (Con el título Pescadores vascos).
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. p. 73.
  • La Pesca en la Pintura [Cat. exp.]. Vigo, Centro Cultural Caja de Ahorros, 1985. s. p., n° cat. 3.
  • Larrínaga, José Antonio. Los cuatro Arrue : artistas vascos. Bilbao, [s. n.], 1990. pp. 43, 52, 54-55, 58, 67. 190.
  • Galilea Antón, Ana María. "A propósito de las obras del Museo de Bellas Artes de Bilbao depositadas en otras Instituciones", Urtekaria 1992 : asterlanak, albistak = anuario 1992 : estudios, crónicas. 1993. pp. 19-72, il.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 74-75.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 73-74, n° cat. 34b.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 74-75.