Bilduma online eta irudien salmenta

Etxeak eta poliziak
Ibarrola, Agustín
Bilbao, 18/08/1930
Olioa mihisean
183 x 175,2 cm
Ibarrola
1974
86/12
1986an eskuratua
Bere konpromiso politikoaren ondorioz, mezu esplizitu bezain figuratiboko artea sortu zuen, eta bere lanei kartelen zein horma-irudien antza ematen zien. Hori dela eta, 1930eko hamarkadako propaganda-artearekin, errealismo sozialarekin -konposizioko gai eta motibo batzuk Alexander Deinekaren lanetan agertzen dira-, Sironirekin, garaiko beste italiar batzuekin eta Mexikoko muralgileekin lotu zuten.
Artetaren lanetan gertatzen den bezala, bere gai nagusiak industriako lana, nekazaritza-munduko lana eta itsasoa dira. Ibarrolaren lanetan, ordea, aldarrikapena are agerikoagoa da, gatazka sozialak eta protesta-jarrera orokorra islatzean eta patu historikoak goretsitako proletarioak irudikatzean. 1960-70eko hamarkadetan egin zituen xilografiek Bizkaiko gizarte-borrokako pasarte esanguratsuenen lekukotasuna eskaintzen dute.
Osteko Etxeak eta poliziak lanean, ordea, estilizazioa eta geometria are agerikoagoak direnez, argudioan -poliziak errepresioz egiten du aurrera, langileen etxeen artean- hiria deskribatzen duen bilbe zuzen sendoa da nagusi. (Javier Viar)
Bibliografia hautatuta
- Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan = Arte y Artistas Vascos en los años 60 [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa, 1995. p. 290. (Con el título Sin Título (Casas y Policías)
- XX. mendeko euskal pintura = Pintura vasca siglo XX [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Kutxa Fundaziona = Fundación Kutxa, 1999. pp. 206-207 (Con el título Sin Título (Casas y Policías).
- García de Cortázar, Fernando. Historia de España desde el Arte. Barcelona, Editorial Planeta, 2007. p. 539.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 139-140.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 139-140.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 138-139, n° cat. 76b.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 315, 317, n° cat. 177.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 359.