Bilduma online eta irudien salmenta
Eszena benta baten atarian
Alenza, Leonardo
Madril, 1807/11/06-Madril, 1845/06/30
Olioa mihisean
42 x 62,5 cm
L. Alenza. (beheko eskuineko aldea)
c. 1840
69/2
Félix Valdés jaunaren dohaintza 1941n
Benta xume baten atarian, segur asko Madrilgo aldirietako batean, dozena bat lagun dago bilduta, guztiak dira XIX. mende erdialdeko gizarte bazterretatik etorriak. Herritar xumeek sarritan erakarri zuten Alenza bere arte ibilbidean, eta joera hori guztiz uztartzen da Ramón de Mesonero Romanos (1803-1882) Espainiako Erromantizismoko ordezkari esanguratsuenetako baten idazlanen literaturarekin, izan ere laguna zuen eta, zenbaitetan, baita lankide ere; zehaztasun osoz deskribatzen zituzten gisa honetako pertsonaiak.
Margolan honetan, zalantzarik gabe maisu madrildarraren obra erakargarrienetakoan, ongi asko antzematen da nolako erraztasuna duen egileak espazio irekietan eszena konplexuak sortzeko. Alenzak egoera bitxietan dauden irudi batzuk antolatu zituen erdiko taldearen inguruan, hainbat planotan. Gainera, argiari ematen dion tratamendu eszenografikoak diskrezio handiz ezkutatzen ditu ilunpean margolaneko eszena barregarrienak, esate baterako, bentako paretaren kontra pixa egiten ari den gizona, eskuinetara, edo amodio estalgileak gertutik zaintzen duen emakume lotsagabeari begira dauden bi mandazainak, ezkerretara, eszena horietatik nabarmenduz konposizioaren nukleo nagusia ageri dela, ez horren modu probokatzailean. Bertan, bentaren arkitektura nabarraren behe aldean, beste hainbeste lagun ikus daitezke, ia denak identifikatu daitezke Mesonero Romanosen orrietan; horien artean aipagarria da urketariaren irudi berezia, hainbat gaizkilek inguratuta, Delgado Bedmarrek adierazi bezala margolariaren grabatu ezagun batzuekin estu lotzen dena.
Gaya Nuñok ere Alenzaren beste grabatu batekin erlazionatu zuen konposizioaren eskuinaldeko zuhaitzaren kontra egokituta dagoen itsu gitarra jotzailearen irudia. Alenzaren kasuan, ez dira obra baten eta bestearen arteko zuzeneko mendekotasun baten emaitzatzat interpretatu behar egilearen margolanen eta grabatuen arteko antzekotasun formalak; izan ere, margolariak interes handia erakusten zuen kontu bertsuen aurrean, eta horregatik errepikatzen ditu motibo batzuk bere lanetan, ez gutxitan, berehalako loturarik gabe baina. Andaluziako ohiturak erakusten dituzten margolanek ez bezala, halakoetan funtsean olgeta zentzua ematen baitio eszenari musikari baten presentziak, txiroenen zoriontasun kezka gabea goraipatzeko edo, ikuspegi apur bat ironiatsua eskaintzen du margolariak obra honetan, itsuaren musikak antza ez baitu bildutako gehienen arreta erakartzen, itxura guztien arabera bizi duten miseriaren jakitun baitira. Margolanaren enpaste teknika, zirraragarria eta koloretsua, eta konposizioa, estu lotuta daude Alenzak Margolanen Errege Museoan miretsiko zituen Teniers eta Wouwermans bezalako flandestarren margolanekin, margolari flandestarren ereduek eragin handia izan baitzuten Alenzaren lanetan.
1941. urtean Museora iritsi zen arte, ez dago margolan honen aurrekariei buruzko erabateko adostasunik. Ildo horretatik, aspaldi ez dela, 1846ko Madrilgo Arte eta Literatura Lizeoaren Erakusketan aurkeztutakoarekin identifikatu da margolan hau, izan ere, erakusketa hartan Alenza omendu zuten, hil ondoren, Francisco Acebal y Arratiaren jabetzako hainbat margolanekin; ezagutzen den aurreneko jabea izango zen. Margolan hau 39. zenbakiarekin aurkeztu zen erakusketan, El Imparcial egunkariko Pérez Sánchezek maiatzaren hondarrean eta El Siglo Pintoresco argitalpenak uztailean bildutako iruzkinen arabera. Delgado Bedmarrek, bere aldetik, ez du Félix Fernández Valdésen bildumaren aurrekaririk bat ere ezagutzen, aipatuaren eskutik iritsi zen Bilboko Museora haren ustez. Eta arestian adierazitako Arte Lizeoaren erakusketan izan zen oihala une honetan bilduma partikular baten esku dagoen obrarekin identifikatzen du Félix Fernándezek. [Carlos. G. Navarro, 2008]
Bibliografia hautatuta
- Larco, Jorge. La Pintura Española Moderna y Contemporánea. Madrid, Madrid, 1964. vol. I, pp. 62-63, 181. (titulado El ciego de las coplas)
- Gaya Nuño, Juan Antonio. Historia y guía de los Museos de España. Madrid, Espasa Calpe, 1955. p. 181.
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 3, n° cat. 2. (Con el título Escena a la puerta de una venta, y atribuido a ALENZA NIETO, Leonardo).
- García Felguera, María de los Santos. Imagen romántica de España. Madrid, Ministerio de Cultura, 1981. p. 4.
- Imatge romàntica d'Espanya [cat. exp.]. Barcelona, Caixa de Pensions, 1982. pp. 46, 49. N° cat. 7
- Spanish Paintings of 18th & 19th Century : Goya and his Time [Cat. exp.]. Tokyo, The Seibu Museum of Art, 1987. pp. 186-187, 221, n° cat. 61.
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 94-95, n° cat. 31.
- Madrazo, Santos. La edad de oro de las diligencias : Madrid y el tráfico de viajeros en España antes del ferrocarril. Madrid, Nerea, 1991. p. 267, lám. 207.
- Gómez-Moreno, María Elena. Pintura y escultura españolas del siglo XIX. Madrid, Espasa-Calpe, 1993. p. 226.
- Delgado Bedmar, José Domingo. Vida y obra de Leonardo Alenza y Nieto, 1807-1845 [tesis inédita]. 1996. tomo II, p. 464. N° cat. 78
- Pérez Sánchez, Aranzazu. El Liceo Artístico y Literario de Madrid : 1837-1851. Madrid, Fundación Universitaria Española, 2005. p. 380, n° cat. 5.
- Reyero, Carlos. La belleza imperfecta : discapacitados en la vigilia del arte moderno. Madrid, Siruela, 2005. p. 116.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 58-59, n° cat. 7.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 58-59, n° cat. 7.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 58-59, n° cat. 7.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 143-145, n° cat. 13. (Con el título Escena a la puerta de un ventorrillo)
- Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 65-66.
- Arrizabalaga Salgado, Victor. Entre lo visible y lo invisible : el coleccionismo de arte en Bizkaia y Álava durante el siglo XX. Bizkaiko Foru Aldundia = Diputación Foral de Bizkaia, 2016. pp. 216, 219, il.
- Obras maestras de la colección Valdés [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2020. pp. 138-139, n° cat. 38.