Esfingea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Esfingea

Durrio, Francisco

Valladolid, 1868/05/22-Paris, 1940/08/30

Zeramika beiratua

30,4 x 29,3 x 63,2 cm

c. 1907-1909

12/81

Flora Pié andrearen dohaintza 2012an

Zeramikari moduan, Durriok lurren eta sutan jarritako koloreen aukera adierazkorrak eta apaingarriak aztertu nahi izan zituen, batik bat. Lehenengo ezagutza teknikoak Ernest Chaplet zeramikariaren tailerrean bereganatu zituen. 1893. urtean ezagutu zuen Gauguinek ere ikasi zuen bertan. Esmaltez apaindu zituen pieza bihurgunetsuek, pitxerrek, lorontziek, hautsontziek, Mallarméren eta Moriceren arreta erakarri zuten, beste idazle sinbolista batzuen artean. Mendearen hasieran, Parisera heldu berritan, Picassok zeramikazko lehenengo eskulturak moldeatu zituen Durriok Montmartren zeukan estudioan.

Juan Crisóstomo de Arriagaren monumentua egiteko Durriok izan zuen lehen asmoetakoa zati bat zeramikaz egitea izan zen. Hala, material hori etxeen barruetatik atera eta arkitekturarako eta hiri barruko kanpoaldetarako berreskuratu nahi zuen. Daniel Zuloagaren laguntza izan behar zuen horretarako, baina asmoa zapuztu egin zen, Durriok, 1914an, monumentuaren eraikuntza bertan behera utzi baino are lehenago. Esfinge hau geratu da saiakera haren erakusgarri.

Bibliografia hautatuta

  • Francisco Durrio, 1868-1940 : sobre las huellas de Gauguin [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 164, n° cat. 147.