Erromeria eliza aurrean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Erromeria eliza aurrean

Arrue, José

Bilbao, 01/09/1885-Laudio (Araba), 05/04/1977

Urkolorea paperean

36 x 56,5 cm

José ARRUE (ezkerreko behe-angelua)

1912

82/89

Cuadradoren alargun, María de Elorrieta y Mugaburu andrearen legatua, 1936an

Elizaren aurreko Erromeria hau Bilbon 1912. urtean izandako Euskal Artisten Elkartearen Erakusketan aurkeztu zena izan liteke, nahiz eta gai hori oso arrunta den egile honen ekoizpenean. Ikuspegi tekniko batetik, hemen aurkezten diren gainerako obrak baino modu azalekoago batean dago landuta. Pintura baino efektu grafikoagoa duela esan genezake, koloretako atalak guztiz lauak direlako eta ez dagoelako argi-ilunean modelaturik. Hodeiek eta zuhaitzek zerua urratzen dute, eta ongi mugatutako plano koloredunak sortzen dituzte; gertuen dauden aurpegi batzuk ere monokromoak dira, eta marrazketaren marren bidez iradokitzen dira formak. Tonalitate ezberdinetan, tonalitate lauetan, ageri da urdina, pertsonaien jantzietan, kasu batzuetan aurpegietan eta jantzi osagarrietan, esate baterako, paxetan, zapietan eta buru gainekoetan. Oihal horiek islatzeko estiloari eta zehaztasunari eta urruneko zuhaitzen profilari modernismotik jasotako halako izaera darie.

Baseliza batetik gertu antolatzen da eszena, bidea zabaldu egiten den gune batean. Bide hori ilargi erdiaren formako harrizko hormatxo batek mugatuta dago ezker alderik, eta horma horrek behin-behineko harmailarena betetzen du. Egileak gai bereko geroagoko margolan askotan egin zuen bezala, honetan ere nahasita ageri dira ezin konta ahala lagun, nahasita baino ongi bereizteko moduan. Ilunabarra da, ardoak bete du bere lana, eta Jose Arrueren gustukoak gertatzen dira, margolanaren aurreko taldeak protagonista direla. Horrenbestez, ezkerretara, bi gazte limurtzen ari zaizkio irribarre ergela duen neskari, eta bietan ausartenak eskua eramaten du neskaren amantalaren azpira. Margolanaren erdialdean, abarkadun bat badoa paxa erdi askatuta duela: jende andana seinalatuz, bizkarra ematen ari diren hiru emakumeri begira dago, emakumeak itxura batean norbaiten bila ari direla -agian senarren bila-. Ondoan, sudurrak gorrituta dauzkaten hiru baserritar, edanari emanak daude, burrunbari muzin eginez, eta eskuin muturrean beste gizon bat, antza txanpon batzuen bila dabilena ardoa ordaintzeko. Behe eskuineko angeluan, epilogo gisa, baserritar bat burumakur txapela jantzi dion pitxerraren ondoan. [Jose Luis Merino Gorospe]

Bibliografia hautatuta

  • Exposición de Arte Moderno. Bilbao, Asociación de Artistas Vascos, 1912. [p. 2.]
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 21. (Con el título Romería ante la iglesia).
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. pp. 20-21.
  • Nosotros los vascos : arte IV : del neoclasicismo a las tendencias modernas del arte. Donostia-San Sebastián, Lur, 1989. p. 220.
  • Larrínaga, José Antonio. Los cuatro Arrue : artistas vascos. Bilbao, [s. n.], 1990. pp. 90-91.
  • Urdaibai, paisajea = Urdaibai, paisaje: memoria. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 2004. pp. 96-97.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 210-213, n° cat. 86.