Erromeria baselizan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Erromeria baselizan

Martínez Ortiz de Zárate, Nicolás

Bilbao, 03/02/1907 - Madril, 22/12/1990

Olioa mihisean

90 x 121 cm

MARTINEZ / ORTIZ (eskuineko beheko angelua)

c. 1975

82/293

1975ean eskuratua

Kartelismorako iaiotasuna zeukanez, industriarako eta politika, gizarte, kirol eta zezenketa arloko ekitaldietarako iragarkiak egin zituen. Hori dela eta, bere izenak lotura banaezina dauka sorkuntza-modu grafiko bereizgarriarekin. Geometrizatutako bolumen kubistadun figurazioa sinplifikatu zuen, kartelak behar duen eraginkortasuna lortzeko. Era berean, muralak ere egin zituen.

Lengoaia zehatz hori bere olio-pinturetan ere garatu zuen. Kolore-planoak handiak dira, eta bolumenak arretaz deskribatzen dira. Eszenak konplexuak dira batzuetan, baina erabateko askapenaz deskribatzen dira irudi eta lekuetan. Lan askotan, euskal kostunbrismoaren adibideak agertzen dira, eta ezin pintoreskoagoak dira: arrantza-portuak eta arrantzaleak, landa-ingurunea, erromeriak eta Bilboko eta inguruko landa-paisaiak eta hiri-paisaiak.

Erromeria baselizan margolanean, benetako jai-kosmosa azaltzen da, eta lanari izenburua ematen dion ospakizuneko pertsonaia bereizgarri bat bera ere ez da falta. Orekaz eta argitasunez margotu du, eta, pertsonaia asko badaude ere, oinarrizko bi plano baino ez daude konposizioan. Batetik, plano hurbila, estatikoa dugu --aldi berean, bitan banatu liteke--. Bertan, adeitasunez bakartutako irudi estatutarioak babestutako eremuan azaltzen dira. Eremu hori, gainera, tenplu bihurtu da zutabeen antzera inguruan dauden enborren babespean. Bestetik, atzealdea dugu. Bertako zalaparta handia da, dantzarien dinamismoagatik, muino zein hodeien uhinduragatik eta zuhaitzen lerrokaduragatik. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 84. (Con el título Romería en la ermita).
  • Kortadi Olano, Edorta. Euskal margolariak Aurrezki Kutxen bildumetan IV = Pintores vascos en las colecciones de las Cajas de Ahorros IV. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa ; Gipuzkoa Donostia Kutxa ; Caja Vital Kutxa, 1994. p. 32.
  • Nicolás Martínez Ortiz, 1907-1991 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. ilustración de portada
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 115.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 115.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 115, n° cat. 60.