Errepresioa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Errepresioa

Blanco, Dionisio

Trapagaran (Bizkaia), 1927/09/18 - Bilbao, 2003/04/10

Olioa oholari itsatsitako paperean

70,2 x 100 cm

D. Blanco ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua

1975

82/227

1977an eskuratua

Eraikuntzako langilea zen, baina 1949. urtean istripua izan zuenez, elbarri geratu zen eta orduantxe hasi zen margotzen. Agustín Ibarrolarekin batera, Euskadiko diktadura frankistako polizia-errepresioaren, langileen aldarrikapenen eta konplizitate oligarkikoaren lekukotasuna behin eta berriro eman zuen euskal margolaria izan zen. Horretarako, itxuraz naifa zen marrazki umetuko figurazio intimista erabili zuen, betearazpena sofistikatua izan arren. Behin eta berriro, olioa atzamarrez landu zuenez, esmaltearen antzeko adierazpidea lortu zuen, eta oso testura ñabartua zeukan. Bere margolanen edertasun xaloa eta muturreko lirismoa ez zetozen bat gaien gogortasunarekin, eta, hain zuzen ere, horixe bera izan zen bere lanen ezaugarri bereizgarri bezain interesgarriena. Blanco 1962an Bizkaian eratutako Estampa Popular mugimenduko kidea izan zen, eta errealitate sozial zein politikoaren konpromisoa zeukan artea sortzea eta zabaltzea zeukan helburu. Era berean, Emen taldearen sorreran ere parte hartu zuen 1966. urtean.

Errepresioa margolanean, garaiko polizia nazionalak egindako atxiloketa agertzen da. Polizia horrek ikasle zein langileen matxinadak erreprimitzen zituen, eta bertako kideei "grisak" esaten zieten, euren uniformearen koloreagatik. Blancok azaldutako eszena polizial ugarietakoa da, eta, bertan, argudioaren ankerkeria nabarmentzen da, tenpo geldo bezain izoztua daukan tratamendu feeriko samarraren eta ametsaren ikuspen lainotsuaren bitartez. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 36. (Con el título Represión).
  • Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 52-53.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 137-138.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 137.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 136-137, n° cat. 75a.
  • Laboratorios 70 : poéticas, políticas y crisis de la modernidad en el contexto vasco de los setenta. Bilbao, Sala Rekalde Erakustaretoa, 2009. p.17.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 159-160, il.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 57, 146, 318, il.