Bilduma online eta irudien salmenta
Erreka baten bazterra
Mériot, Camille
Rochefort (Frantzia), 1887/07/18-Rochefort (Frantzia), 1975/05/19
Pastela kartoiari itsatsitako paperean
20 x 30 cm
C. MERIOT (ezkerreko behe-angelua)
85/157
Francisca Urra González andrearen dohaintza 1985ean
Amateurra izateagatik ezezaguna izan arren, batik bat paisaietan oinarritu zen Camille Mériot-en arte ekoizpena. Hala olioaren edo akuarelaren teknikan, nola pastel lanean, inpresionismoaren ondokotzat hartu dira bere paisaiak eta alderdi hori egiazta daiteke nolabait ere Ibai ertza izeneko pastel lanean.
Baso mardul bat ageri da margolan honetan, ibaia hura zeharkatzen, eta ibai ertzean irudi batzuk eskematikoki margotuak. Kolorearen adierazpena da nagusi, eta bertan marrazkiak ez du inolako lekurik. Kualitate horrek forma askatasun handiagoa ematen dio artistari, eta era berean, koloreek bat egiten dute, kolore trinkoak eta biziak, formen inguruekin.
Bere obren kokalekuari dagokionean, Mériot-ek Bretainiako Poitou-Charentes-eko (batez ere kostaldekoak eta Aulnay-de-Saintonge eskualdekoak), Normandiako eta Probentzako paisaiak margotu zituen batik bat, eta eskualdeko erakustaretoetan erakutsi zituen gehienetan, bere jaioterrian batez ere. Hain zuzen ere Rocheforteko Udal Museoan eskaini zitzaion, erakunde haren kontserbatzaile izan baitzen, omenaldi gisa, hil ondoko erakustaldi bat 1977. urtean. (Javier Novo)
Bibliografia hautatuta
- Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 242-243, n° cat. 98.