Eros gezia jaurtitzen - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Eros gezia jaurtitzen – 82/926

Anonimoa, K.a. I mendea

Brontzea

6,63 x 3 x 2,2 cm

82/926

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko bederatzigarren geldialdia lantzeko marrazkia.

Kristo, azkeneko aldiz jausia, indarrak galduta, Golgotako muinoan jada, borrero batek jipoitzen du beste batek soketatik tira egiten dion bitartean eta Zirineoa gurutzea jasotzen saiatzen ari den bitartean juduen eta erromatar soldaduen begiradapean.

Borreroen basakeria neurrigabea, gotikoz geroztik artistek izan duten aitzakia ezin hobea giza ankerkeria bere gordintasunean aurkezteko jainkozko babesgabetasun nahi gabearen aurrean, muturreraino eraman du marrazki honetan Lópezek; izan ere, karikaturizatu ditu pertsonaia horiek, mugimendu eta jarrera bortitz eta nabarmenegiez hornitu ditu gisa honetako eszenek eskatzen duten dramatikotasun eta tentsio giroa lortu ahal izateko.

Hondoan eta gune itzaleztatuetan agerikoak dira margolariak marraztutako trazu paraleloak grabatzaileak zizelez landu beharrekoak adierazteko. (José Juis Díez, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 164-165, n° 17.