Eraldaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Eraldaketa

Zuriarrain, Ramón

Donostia, 26/10/1948

Akuarela

101,8 x 218 cm

Zuriarrain

1978

82/399

1981ean eskuratua

Kronologiari eta kokapenari begira, Ramón Zuriarrainek Vicente Ameztoy, Juan Luis Goenaga, Marta Cárdenas eta antzeko beste artista gipuzkoarrek proposatutakoen eraginpean zeuden baliabide piktoriko surrealistekin eduki zuen zerikusia. Nolanahi ere, Parisko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen artista honek ibilbide desberdina garatu zuen, eta espresionismo abstraktu garbiko epealdiak eta figurazio narratibokoak tartekatu zituen. Bere lanen ezaugarri bereizgarrienetakoaren arabera, aldagarritasunak eta mudagarritasunak kezka handia sortzen zioten. Bere lan guztietan, saiakuntzak egin zituen material, formatu eta gai desberdinen bitartez.

Behin eta berriro, inguruneko birsorkuntza poetiko eta estetikora jotzen du. Irudimen handikoa denez eta marrazkia zein kolorea menperatzen dituenez, nortasun bereziko konposizioak garatzen ditu. Ametsezkoa egia bihurtzen du; eta egiazkoa, amets, gizakiak bere sentipenak adierazteko daukan zailtasuna islatu nahian. Paisaia lantzen duenean, tamaina handiko mihiseetan, forma abstraktuak, kolorea eta keinua darabiltza, espazioa antolatzeko. Ondo aztertutako kontrasteen bitartez, adierazkortasun handiko agertokiak eratzen ditu, eta, batzuetan, formak zein irudiak iradokitzen dizkigute. Erretratua ere sarritan lantzen du, eta subjektibotasunez zein nolabaiteko ironiaz nahiz umorez sortzen du. Gainera, autorretratuak egiteko ohitura dauka. Zuriarrainen pinturak konpromisoa, elkarrizketa-asmoa eta ikusleekiko komunikazioa ditu ezaugarri bereizgarri.

Eraldaketa sei paneleko sekuentzia da, eta, bertan, lorontzia emakumezko irudi bihurtzen da apurka-apurka. Akuarela erabiltzeko tamainari begira ezohikoa den formatuan, Zuriarrainek eszena asaldagarria birsortzen du, eta, asmo enigmatikoz, ametsezko mundu bihurtzen du errealitate hurbila. Aldaketa formal txikiak eta pintzeladen joko zeharrargia barruko mundutik kanpokora egindako iragaitzaren adierazgarri dira. [Arantxa Pereda]

Bibliografia hautatuta

  • "R. Zuriarrain", Galería Recalde, n° 7. 4 de mayo de 1978. p. 1, il.
  • Artistas vascos entre el realismo y la figuración, 1970-1982 [Cat. exp.]. Madrid, Ayuntamiento de Madrid, 1982. p. 33.
  • "R. Zuriarrain", Galeria Recalde, n° 7. 1978eko lorailla 4ean. p. 1, il.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 177.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 177.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 177, n° cat. 98.
  • Ramón Zuriarrain : miss mundos [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 137.