Bilduma online eta irudien salmenta
Emakumezko bustoa beloarekin
Anonimo flandestarra
XVI. mendearen hirugarren laurdena
Olioa haritz-oholean
47 x 36 cm
c. 1550-1570
69/367
Manuel Taramona jaunaren alargun, Mercedes Basabe andrearen legatua, 1953an
Obra honek aurpegi delikatuko emakume gazte baten bustoa erakusten du, errealismo biziz. Irudian, bereziki nabarmentzen dira begiak: handiak dira, eta ikuslearengan iltzatzen dira. Emakumeak ile kizkurra du, atzerantz orraztua eta diadema batean bildua. Diademak belo garden bati eusten dio; toles txiki batzuez apainduta dago, eta sorbaldetaraino iristen zaio, XVI. mendearen bigarren erdiko modari jarraituz. Holandako harizko atorra zuria du soinean, lepoan parpailez apaindua eta albo batean lotua. Lepokoa ere badu, perla grisezkoa, eta urrezko belarritakoa, harri-kristalezko bola batez apaindua; bitxi horiek neskaren gizarte mailaren erakusgarriak dira. Margolariak trebetasun handiz adierazi zituen argi-ilunen arteko kontrasteen ñabardurak, alde ilunen eta argitsuen artean trantsizio leun bat sortzen duen itzal baten bidez; era berean, emaitza bikaina lortu du haragian, gardentasun arin batzuk aplikatuz, pintzelak utzitako arrastoa ia sumatu ere egiten ez dela. Sfumato teknikaren bidez moldatuta dago lana, eta modeloaren aurpegiari misteriozko itxura ematen dio horrek.
Erretratuan, nabarmen gelditzen dira, alde batetik, naturalismoarekiko zaletasuna, argiilunen erabilera eta argiaren tratamendu delikatua, Italiako pinturaren ohiko bereizgarriak, eta, bestetik, lausotzearen teknikaren maisutasuna eta xehetasunen deskribapenaren zehaztasuna, Flandesko pinturaren eraginez. Italiako eta Flandesko eskolen ezaugarri tekniko eta estilistikoen arteko bategite horren arabera, XVI. mendearen bigarren erdian Italiara bidaiatu zuten flandestar margolarien esparruan kokatu beharra dago obra honen egilea. [Ana Sánchez-Lassa]
Bibliografia hautatuta
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 151, n° cat. 367. (Con el título Busto de mujer con velo, y como ANÓNIMO ITALIANO DEL SIGLO XVI).
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 33.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 33.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 33.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 33, n° cat. 19.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 33, n° cat. 19.
- Wouk, Edward. "Entre Amberes y Florencia : el enigma de ”Busto de mujer con velo” = Between Antwerp and Florence : the enih¡gma of ”Bust of a Woman with a Veil” = Anberes eta Florentzia artean : ”Emakumezco bustoa beloarekin” enigma", Buletina = Boletín = Bulletin, n° 7. 2013. pp. 89-123, 255-269.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 33.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 33.