Emakumea kapelarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Emakumea kapelarekin

Guiard Larrauri, Adolfo

Bilbao, 1860/04/10-Bilbao, 1916/03/08

Pastela eta grafitoa paperean

63,5 x 48,3 cm

1886-1887

92/2

1992an eskuratua

1886. urte aldera, Parisen egonaldi luzea egin eta hilabete batzuetara, Sociedad Bilbaína elkartearentzako hiru margolan egiteko enkargua jaso zuen Adolfo Guiardek. Javier González de Duranaren arabera Manuel Ayarragaray bilbotar kultu eta kosmopolitarekin lotu behar da enkargu hori, haren lehendakaritzapean eraman baitziren burura elkarteak orduan Plaza Barrian zuen egoitzan egindako berritze lan batzuk.

Itsasadarra Axpen, Terrazan eta Ehiztariak Ipar Geltokian dira hiru oihalak (Sociedad Bilbaína elkartearen bilduma), handiak hiruak. Itsasadarraren irudia alde batera utzirik, Bilboko burgesiaren bi irudiak ezohikoak dira Guiarden produkzioan.

Lasai eta arduraz lan egiten zuenez, Guiardek aurrez egindako estudio eta zirriborro asko erabili zituen lan horiek egiteko, tartean aztergai dugun hau. Emakumea kapelarekin erabili zuen Ehiztariak Ipar Geltokian obrako nasan trenaren zain dauden irudietako bat lantzeko. Era berean, baliteke amaitu gabeko obra bat izatea eta geroago Guiardek aipatu pertsonaia irudikatzeko erabili izana. Komun batzuetan balego bezala atontzen ari den gaztea inguratzen duten berdeek ingurune naturalean kokatzen dute irudia, baliteke egileak Parisen margotutako parkeetako eszenetako bat izatea. Nolanahi ere den, Guiardek Frantziako hiriburuan Edgar Degasen jarraitzaileekin izandako harremanen ondorioz bere egindako joera sintetikoko marrazki trebearen adibide ona dugu honakoa. (Mikel Lertxundi Galiana, 2009)

Bibliografia hautatuta

  • Homenaje a Adolfo Guiard : exposición de sus obras [Folleto]. Bilbao, Asociación de Artistas Vascos, 1916. s. p., n° cat. 94, 96.
  • González de Durana, Javier. Adolfo Guiard : estudio biográfico, análisis estético, catalogación de su obra [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahorros Vizcaína, 1984. pp. 34, 200-201, n° cat. 65.
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. pp. 119, 272.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 56-57, n° cat. 16.
  • Francisco Durrio, 1868-1940 : sobre las huellas de Gauguin [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 75, n° cat. 27.