Emakumea irakurtzen - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Emakumea irakurtzen

Hokusai, Katsushika

Tokyo, 1760/09-?, 1849

Koloretako inprimatze xilografikoa paperean

21,5 x 18,8 cm

Fusenkyo Iitsu hitsu (不,染,居,為,一,筆,)

1822

XIX. Mendearen lehen laurden

82/758

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Hokusai mundu mailan da ospetsua landu zituen paisaia serieei eta bere liburu marrazkidun batzuei esker, esate baterako Hokusai manga ezagunari esker; seigarren liburukia Palacio Bilduman dago. Hokusaik arrakasta handiko beste obra batzuk landu zituen bere bizitzan zehar. 1808. urtetik hogeita hamargarren hamarraldira arte Japonian guztiz zabaldu zen olerkiak ilustratzeko surimonoko irudiak ordaintzeko ohitura. Denbora tarte horretan, Hokusai eta haren jarraitzaileak izan ziren luxuzko argitaraldi pribatu horien egile nagusiak. Kyoka olerki bi irudikatzen dira marrazki honetan altzari-liburutegi lakatu txiki batean erdi jarrita nobela bat irakurtzen ari den emakume eder baten bidez. Altzarian Hokusairen sinadura ageri da, ordu hartan Fusenkyo Iitsu hitsu sinatzen baitzuen. Ukiyo-e estiloa lantzen zuten japoniar artisten artean oso arrunta zen izenaz aldatzea, baina Hokusaik bere izena aldatzeko zaletasun handia zuen. Kalkuluen arabera, gutxi gorabehera mila surimono landu zituen Hokusaik, tematika askotakoak. Irudi honetan deigarriena irakurlearen jantziaren dekorazio aberatsa bada ere, guztiak du ukitsu sentsual nabarmena, artistak erdizka ikusten uzten baitu liburuak gai erotikoei emanak direla, itxita dagoen alearen azalean makura izena idatzi baitu, eta izen horrek logelako liburua dela adierazten baitu, hau da, nobela erotikoa. Hokusaik ospe handia lortu zuen baita shunga deritzon irudi erotikoen generoaren jarraitzaileen eta batez ere makura-e liburu erotiko marrazkidunen generoaren jarraitzaileen artean. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 34, n° cat. 13.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 223, 304-305, n° cat. 89.
  • Mas allá del negro : el grabado en color en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 26, 40, 99, n° cat. 10.