Emakume zahar baten bustoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Emakume zahar baten bustoa

Torre, Quintín de

Bilbao, 18/04/1877 - Bilbao, 15/10/1966

Marmol polikromatua

52,2 x 48,6 x 30 cm

XX. Mendearen lehen erdia

82/2380

Ustera alargunaren dohaintza 1980an

Bere lanen betearazpena kalitate handikoa da, osooso errealistak dira, adierazkortasuna bilatzen dute eta lotura estua daukate Meunierrekin eta XVI. eta XVII. mendeetako Espainiako eskulturarekin. Zentzu horretan, eskultura polikromatuaren tradizioa berreskuratu zuen harrian eta egurrean. Nahiz eta brontzea erabili eta galdatzeko teknikak menperatu, garai hartan gutxiesten zuten lanketaren teknika zuen gogoko, batez ere.

Irudi barrokoak oso gustuko zituenez, bere sasoiko joera estetiko berritzaileenetatik aldendu zen. Dena dela, bere busto eta erretratuetan intentsitate adierazkorreko aldaketak daude, beti ere errealismoaren barruan. Horra hor naturalismoa eta Italiako Quattrocentoko eskulturak sortzen zion interesaren adierazgarri den azentu klasizistaren idealizazioa. Neskatilaren erretratua eta Emakume zahar baten bustoa lanek zizelkari trebea zela adierazten digute. Horri esker, bi pertsonaien ezaugarri fisikoak eta izaera zehaz. [Miriam Alzuri]

Bibliografia hautatuta

  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 72-73.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 72-73.
  • Jaureguiberry, Michel de ... [et. al.]. Euskal zizelkariak = Escultores vascos = Sculpteurs basques. Ziburu-Ciboure, Arteaz, 2011. p. 185.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 71-72, n° cat. 33c.