Bilduma online eta irudien salmenta
Emakume-maskara tragikoa
Anonimoa. II-III, mendeak
Brontzea
2,87 x 2,96 x 1,46 cm
82/927
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Hazpegi uzkurtuak dituen giza aurpegiaren formako aplikea. Bi angelu nabarmen marrazten dituzte bekainek, sudurraren gainean elkartzen dira. Erdi irekita du ahoa, ezpain ertzak handiak eta biribilduak hizketan ari delako keinua nabarmentzeko. Orrazkera kopetaren gainean egokitutako zazpi globulu independentetan du antolatuta, alboetan, aurpegiaren bi aldeetan, txirikorda bana zintzilikatuta duela. Buru gainean, ilargi erdiaren formako diadema soil bat du, marra bertikalez beterik. Laua da irudiaren atzeko aldea, baina diademaren atzeko aldean itsatsita izango zuen piezarekiko hausturaren arrastoak nabari zaizkio. Era berean, luzakin txiki baten aztarna kontserbatzen du kokotsaren azpian.
Brontzezko argimutiletako heldulekuaren eta estalkiaren elkargunean ipintzen zen aplike mota ezagun bat da apaingarri hau; piztutako suaren argia zuzenean jasoko zuten haren kokalekuari esker. Espainian ezagutzen diren bi aleak --Leongoa bata eta Iptucikoa bestea (Cabezo de Hortales, Prado del Rey, Cádiz) oso baliagarriak dira irudi horien hazpegiak desitxuratzeko modua ondorioztatzeko: Iptuciko piezak ongi markatuta ditu hazpegiak, ahoa erdi irekita, aurpegia ongi modelatuta, diadema eta orrazkera bikain irudikatuta, eta argimutileko estalkiarekin lotzeko balio duen lore motibo eder bat du; Leongoak ez ditu hazpegiak horren markatuta, itxita du ahoa, lorea ez baizik eta palma txiki bat du. Gureak ez du halakorik, hazpegiak mehe daude irudikatuta, eta kopetaren gaineko ile xerlo kizkurrak ez baizik eta zazpi bolatxo ageri dira orrazkera gisa. Nolanahi ere den, halako ile bolek antzinako Greziako orrazkeretan dute jatorria, orduan hasi ziren gisa horretako mozorroak zabalkunde handia izaten orduko antzezlanetan. Itxuragatik eta keinuagatik, antzerkiko emakume bat behar du izan. (Ramón Corzo, 2011)
Bibliografia hautatuta
- Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 430-432, n° 87.