Elena Kochen bustoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Elena Kochen bustoa

Aguirre, Marcial

Bergara (Gipuzkoa), 23/11/1840 - Donostia, 10/05/1900

Marmola

60 x 36,5 x 23 cm

c. 1870-1875

03/40

2003an eskuratua

Aguirrek bere aitaren eskutik eman zituen lehen urratsak eskulturan, eta Bergarako Institutu Probintzialean (1851-54) eta Es kola Industrialean (1855-58) ikasi zuen marrazten. 1858. urtean, Erromara heldu zen, eta, bertan, Espainiako kolonia artistikoarekin jarri zen harremanetan eta adiskidetasun iraunkorra ezarri zuen zenbait aldiz erretratatu zuen Eduardo Rosales margolariarekin. Garai horretan, Chigi Akademian hasi zen ikasten Obici eta Togletti eskulturagileekin, eta eskulturaren kontzeptu puristan trebatu zuten. 1864. urtean, Gipuzkoako Aldundiaren pentsioa lortu zuenez, ikasten jarraitu ahal izan zuen eta Erakusketa Naziona letako ohiko artista bihurtu zen. Bertan, gainera, hirugarren mailako domina irabazi zuen 1864ko edizioan; eta bigarren mailakoa, 1866. urtean.

Hirurogeiko hamarkadaren amaieran, artista finkatua zen, eta, 1869an, Lavinia Wittmerrekin ezkondu zen. Johann Michael Wittmer margolari nazareno berantiarraren alaba zen, eta, amaren partetik, taldeko kide zaharrenetakoaren, Joseph Anton Kochen, iloba zen. Ezkontza horri esker, adiskide eta bezero berriak egin ahal izan zituen, Erroman bizi ziren alemaniarren zirkuluan, batez ere.

Bere ama-aitaginarreben bustoak hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierakoak dira, antza, Gipuzkoara itzuli aurrekoak, alegia; eta emazteak gurasoak urruntasunean gogoratu zitzan egin zituen. Bi lanen izaera desberdina da, euren tamaina desberdina delako eta landutako orduan erabili zuen naturalismoa ere desberdina delako. Biak verismo-gura ritik sortu zituen, baina Wittmerrena erretratu ofiziala dela dirudien bitartean, emaztearena askoz hurbilagoa da. Harrigarria da benetan nolako errealismoa lortzen duen Aguirrek Elena Kochen aurpegian eta, batez ere, argiak gainazalean daukan eraginean. [Mikel Lertxundi]

Bibliografia hautatuta

  • Lertxundi Galiana, Mikel ; Arretxea Sanz, Larraitz. "El escultor guipuzcoano Marcial Aguirre, 1840-1900", Ondare, n° 23. 2004. p. 432, il.
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 28-29, n° cat. 5.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 24-25.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 269-272, n° cat. 47.
  • Arretxea Sanz, Larraitz ; Lertxundi Galiana, Mikel. El escultor Marcial Aguirre = Marcial Aguirre eskultorea. Bergara, Ayuntamiento de Bergara = Bergarako Udala, 2010. pp. 90-91, 224-225.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 24-25, n° cat. 8a.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 24.