Ekisaindu-proiektua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ekisaindu-proiektua

Anonimoa, espainiarra

XVIII. mendearen bigarren zatia

Urkolorea paperean

29,9 x 22,5 cm

82/823

María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Xavier de Salasek Luis Paret y Alcázar margolariaren obra zela esan zuen 1964. urtean. Nolanahi ere, Museoko artxiboetan kontserbaturiko korrespondentzian adierazten denari erreparatzen badiogu, zaila da artista madrildar horrek egina dela mantentzea, desberdinak baitira haren estiloa eta ur-koloretan egindako ekisaindu edo idulkiaren proiektu honen egilearena; urregintzako pieza garrantzitsu bat egiteko aldez aurreko diseinua izango zen segur aski, eta XVIII. mendearen bigarren erdialdeko tipologia du.

Hanka txiki batzuen gainean dagoen idulkiaren oinarriak lerro ahurrak eta ganbilak ageri ditu, obez apaindutako profila, eta erdialdean maskor txiki bat. Angeluetan daude, kiribilduren gainean eseriak, lau ebanjelariak beren ikurrekin; lehenengo eta ezkerretik eskuinera, San Mateo eta San Joan, eta haien atzean, silueta arinarekin bigarren mailan egoteagatik, San Markos eta San Lukas, eta erdialdean, berriz, Agnus Dei txiki bat, ez oso ondo lortua, Pasioaren ikur gisa. Zirian, berriz, kerubinen buru batzuk ageri dira laino artetik eta Sortzez garbiaren irudiaren oinarri dira. Hark, ilgoran, eta ahoan sagarra daraman sugea zapaltzen, eskuak gora eusten dio izpiak irradiatzen dituen birilari, eta izpien artean hodeiak eta kerubinak.

Egilea zein den ez jakin arren, kalitate handikoa da diseinua. Idulkia data horietan eta XVIII. mendeko urregintza mundu konplexuaren barnean egin bazen, hiru zentro bakarrik izango ziren, Madril, Kordoba edo Salamanca, halako konplexutasuna eta edertasuna duen pieza bat egiteko gai. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos)

Bibliografia hautatuta

  • Collection Georges B. Lasquin: dessins, gouaches, pastels du XV au XIX siècle et principalement de l'ecole française du XVIII siècle. Paris.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 176, n° cat. 49-a. (Con el título Proyecto de ostensorio, y atribuido a Luis Paret)
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 106-111. (Como Anónimo español del siglo XVIII)