Bilduma online eta irudien salmenta
Eiztaria
Basterretxea, Nestor
Bermeo, Bizkaia, 1924/03/06-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014/07/12
Haritza
159 x 29,5 x 112,3 cm
1972
09/259
Artistaren dohaintza 2009an
Pieza hau deskribatzeko, noiz edo noiz esan da "haize bortitzeko gauetan ehiza-zakurrekin batera igarotzen den ehiztari misteriotsua" dela. Pieza arina da eta itxura geometriko nabarmena du. Egiturarik konplexuenetako bat da. Hemen, bolumenen indarra eta dinamismoa gero eta handiagoa da gorantz goazen heinean. Harrigarria da, bi gorputz gurutzatuta daudelako eta bi zatien artean tentsioa dagoelako, baina kontsonantzia ere bai: nolabaiteko musikaltasuna dago. Honako hau eskulturarik konstruktibistena da guztien artean, ezaugarriak eskematizatuta daudelako eta itxura zehatzak modu dialektikoan lotuta daudelako elkarren artean. Malevichen estiloko nekazari batizan liteke, aitzurra eskuan duela; edo, bertako argotean esanda, aizkolari bat, edo, bestela, zesta-puntako pilotari bat. Basterretxearen ustez, badira oinarri-oinarrizkoak diren bi artista, nahiz eta bere obran eraginik ez izan nahitaez: Malevichen suprematismoa eta Mondrianen neoplastizismoa. Malevichek muturreko abstrakzioa lortzeko eta planoan osotasuna sortzeko ahalmen handia du; Mondrianen lanean, berriz, bereizgarri hauek nabarmentzen dira: emoziozko erredukzionismoa eta erreberberazio sentikorra forman eta kolorean. [Peio Aguirre]
Bibliografia hautatuta
- Néstor Basterretxea : forma y universo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 128.
- Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 60-63, sin n° cat.
- Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 21, 124, n° cat. 21.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.