Bilduma online eta irudien salmenta

Eguraldi txarra. Holanda
Alcalá Galiano, Álvaro
Bilbao, 21/05/1873 - Paracuellos del Jarama, Madril, 27/11/1936
Olioa mihisean
72,7 x 91,4 cm
Galiano (eskuineko beheko angelua)
c. 1902
82/2408
Artistaren dohaintza 1916an
1900. urtean, bidaia artistikoa egin zuen Bretainian eta Holandan zehar, motibo berrien bila. Hurrengo bi urteetan margotu zituen lanak euskal pinturako ekarpen interesgarrienetakoak dira, gaiak oso exotikoak direlako. Kasu bretainiarrean, esate baterako, XIX. mendearen erdialdetik zeuden finkatuta arte frantsesean. 1902. urtean, kanpaina luzea amaitutakoan, horrelako hamazortzi margolan jarri zituen ikusgai Madrilen zeukan estudioan. Euretako bat Eguraldi txarra. Holanda zen. Lan honetan, iparraldeko portuetako beste eszena batzuetan antzeman daitezkeen ezaugarriak azaltzen dira; esate baterako, tinta grisak eta zeru beltzak ditu gustuko, argi kontrek arrantzaleen irudiak eta itsasontziek siluetak ebakitzen dituzte edo belen eta euren islen lerro bihurgunetsua oso dotorea da. Itzuli zenean, eraikin instituzionaletarako pintura apaingarria egiten hasi zen. Lehenengo eta behin, Bizkaiko Aldundiko Jauregiko bi sabai egin zituen (1905ean); eta ondoren, Madrileko Justizia Jauregikoak (1924an) eta Madrileko Itsas Ministeriokoak (1926-28an). Hiri horretan ere, zenbait etxebizitza partikular apaindu zituen. [Mikel Lertxundi]
Bibliografia hautatuta
- Pantorba, Bernardino de. Artistas Vascos. Madrid, Editorial Zoila Ascasibar, 1929. t. III, pp. 77-86.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 14. (Con el título Mal tiempo - Holanda).
- Pablo Uranga, 1861-1934 [Cat. exp.]. San Sebastián, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, Obra Cultural de Kutxa-Caja Gipuzkoa, 1992. pp. 20, 25.
- Galilea Antón, Ana María. "A propósito de las obras del Museo de Bellas Artes de Bilbao depositadas en otras Instituciones", Urtekaria 1992 : asterlanak, albistak = Anuario 1992 : estudios, crónicas. 1993. pp. 37, 39.
- Tradition and modernity in basque painting, 1880-1939 = Tradición y modernidad en la pintura vasca, 1880-1939 [Cat. exp.]. Southampton ; Bilbao, Southampton City Art Gallery ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. pp. 29, 68-69, 110, n° cat. 22.
- Tradición y modernidad en la pintura vasca : en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Autoridad Portuaria de Valencia, 1999. p. 70.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 61.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 51.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 60, n° cat. 27.