Bilduma online eta irudien salmenta

Egunsentia Granadan
Regoyos y Valdés, Darío de
Ribadesella (Asturias), 1857/11/01-Bartzelona, 1913/10/29
Olioa mihisean
49 x 32,5 cm
Regoyos. (eskuineko beheko angelua)
1911
82/145
1962an eskuratua
1910eko urrian Regoyos eta bere familia Granadara joan ziren negua pasatzera, lehen ere aipatu ditugun osasun arazoen eraginez. Hiri hartan egon ziren harik eta 1911ko apirilean Bilbora bueltatu ziren arte. Hiri hartan egin zuen egonaldian hogeita hamar bat obra egin zituen, besteak beste, Egunsentia Granadan eta Mulhacéngo mendikatea. Izpi hitsa, 1911n margotutakoak. Bietako lehenengoa kalitate bikaineko obra da dituen koloreengatik eta egikeragatik. Bertan, Regoyosi jende xumeen bizimoduko eta ohituretako ohiko gai bat interesatu zitzaion. Eszenan, neguko goizalde bat, ama bat ageri da sehaskari era-giten (aulkiaren zeihartasunean ikusten da hori), gizon bat oiloei jaten ematen eta neska bat eguzkia hartzen. Regoyosek, gai komertzialetatik urrun, hiriaren kanpoaldeko etxe apal bat margotu zuen, landa eta arbolak atzean dituela. Gerizen luzera handiak goizean goizetik dela erakusten du. Nabarmentzekoa da etxe zaharra zelako fideltasunez margotu zuen, eguzki-argiaren eta haren gerizen ñabardura eta guzti, patioa (bertan daude pertsonak), ixten duen horma, ogia egiteko labea eta guzti, eta atzeko paisaia. [Juan San Nicolás, 2008]
Bibliografia hautatuta
- Exposición-homenaje a Dario de Regoyos, 1859-1913 [Folleto]. Bilbao, Asociación Amigos del Museo, 1951. s. p., n° cat. 111.
- Fernández Avello, Manuel. Pintores asturianos. Oviedo, Banco Herrero, 1971. p. 113.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 101. (Con el título Amanecer en Granada).
- Spanish painters in search of light, 1850-1950 [Cat. exp.]. Madrid, Santiago Saavedra, 1984. p. 65, n° cat. 32.
- Caro Baroja, Pío. Imagen y derrotero de Ricardo Baroja [Cat. exp.]. Bilbao ; Vitoria-Gasteiz, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Turismo Saila = Gobierno Vasco, Departamento de Cultura y Turismo, 1987..
- San Nicolás, Juan. "Darío de Regoyos : bere prestakuntza, bizitza eta obra = aspectos de su formación, vida y obra = Aspects of this training, life and work", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 201-255.
- Darío de Regoyos, 1857-1913 : la aventura impresionista [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. pp. 217, 255, n° cat. 124.
- Darío de Regoyos, 1857-1913 : la aventura impresionista [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Colección Thyssen-Bornemisza, 2013. pp. 217, 255, n° cat. 124.
- San Nicolás, Juan. Darío de Regoyos : catálogo razonado = catalogue raisonné. Madrid, Fundación Azcona ; Museo de Bellas Artes de Asturias , 2014. p. 475, n° cat. 649.
- Quintanal Sánchez, Inmaculada [Ed. lit.]. Darío de Regoyos, en su centenario. Oviedo, Real Instituto de Estudios Asturianos, 2015. p. 41.