Eguna - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Eguna

Laplaza y Muncig, Roberto

Bilbao, 1842-Madril, 1930/01/08

Ikatz-ziria paperean

36,1 x 30,6 cm

R. Laplaza

1870

07/25

2007an eskuratua

Bere lan ugarien artean, erretratu eta era guztietako gaiei buruzko margolan asko eta asko egon arren -horra hor eszena historikoak, erlijiosoak, mitologikoak, kostunbristak, natura hilak, alegoriak...-, Laplazak pintura apaingarrian egin zituen lanak nabarmendu ziren, batik bat. Zentzu horretan, 1880ko eta 1890eko hamarkadetan, zenbait lan apaingarri egin zituen -eta euren zaharberrikuntzan parte hartu zuen- Madrileko San Frantzisko Handiaren elizan; esate baterako, beirate polikromatuetako konposizioak edo San Antonio kaperako kupularako aingeruen kontzertua. Aldi berean, apaindurak egin zituen Campo markesaren, Valencia Etxeko konde-kondesen, Casariego markesaren edo Riscal markesen jauregietan, besteak beste.

Eguna zirriborroak jarduera horrekin dauka zerikusia, eta Baileneko II. dukea eta Portugaleteko markesa zen Eduardo de Carondelet y Donatoren jauregia apaintzeko egin zen. Alcala kalean zeukan jauregian, mezenas garrantzitsu horrek arte-bilduma bikaina zeukan, Murilloren, Goyaren, Fortunyren, Palmaroliren edo Pradillaren eta Laplazaren lanak zeuzkalako bertan. Proiektuan parte hartu zuenean, Laplazak Gaua eta Eguna alegoriei buruzko bi apaindura egin zituen, eta bere zirriborroak behin betikoak direla esan daiteke, konposizioarekin eta trazuarekin lotutako xehetasun txiki batzuk izan ezik. Egunak zerikusia du Auroraren ikonografia klasikoarekin, kopetaren goialdean goizeko izarra baitu, eta Egunaren ikonografia propioarekin ere bai, gaua eta izarrak ezkutatzen dituen belo arindun emakume gazte bat baita. (Javier Novo)

Bibliografia hautatuta

  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 40-41, n° cat. 11.