Egiptorako ihesaldia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Egiptorako ihesaldia

Brueghel de Velours, Jan, "Gaztea"rena. Ustez

Brusela, 1568-Anberes (Belgika), 1625/01/13

Olioa oholean

52,8 x 67,4 cm

69/40

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Egiptora ihesa bigarren mailako gai bilakatzen da hemen, margolariak aitzakia gisa erabiltzen du paisaia eder bat irudikatzeko, eta pintura flandestarrean ordura arte izan ez zuen protagonismoa hartzen du kontu horrek. Baso trinkoko soilgune batean eta tamaina txikian ageri da Familia Santua, Herodesen soldaduengandik ihesi doa aingeru bat gidari duela. Soldaduak irudi txiki-txikiak dira eta konposizioaren ezkerraldean daude laborari batzuen ondoan. Familia Santua igarotzean, eta ebanjelio apokrifoek dioten bezala, idolo bat erortzen da. Paisaia flandestarrak bere dituen hiru planoak ageri dira: lehenak sepia kolorea du, bigarrenak berdea, eta azkenik, kolore argiagoa nabari da mendi gris urdinxka batzuetan. Margolaria paisaiako elementu bakoitzarekin jostatzen ari dela ematen du, zuhaitzen hostoekin, irudi txikiekin, txoriekin, loreekin eta abarrekin. (Ana Sánchez-Lassa)

Bibliografia hautatuta

  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 19, n° cat. 40. (Con el título La huida a Egipto, y atribuido a Jan Brueghel de Velours)
  • La Navidad en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bizkaiko Aurrezki Kutxa, 1980. p. 54, lám. 28.
  • Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. Flandestarrak Bilboko Arte Eder Museoan = Flamencos en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Folleto]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2000. p. 17, n° cat. 15.