Bilduma online eta irudien salmenta
Eate
Basterretxea, Nestor
Bermeo, Bizkaia, 06/05/1924 - Hondarribia, Gipuzkoa, 12/07/2014
Haritza
173,3 x 203,5 x 38,4 cm
1973
16/86
Artistaren dohaintza 2016an
Eate uholde handien jeinua da, uholdeak sorrarazten dituena, aurretik aurkitzen duen guztia arrastaka eramaten duen naturaren indar baten gisakoa. Obra guztiz horizontala da eta erritmo espazial nabaria du. Euskarri moduko hesola batean dago bermatuta, eta beheko eta goiko aldea ondo bereizita daude kolorearen bidez. Eraikin gisa, airean zintzilikatutako arkitektura bat ematen du. Gogora ekartzen dizkigu artistak berak egin dituen mastak eta brankako maskaroiak. Dena da etereoa, eta, hala, urrundu egiten da mamuak eta deabruak irudikatzen dituzten beste estatua batzuetatik.
Simetriarik gabeko oreka du, planoak ondo antolatuta daude, era dinamikoan egituratuta, profilak finduta daude, baina ez dago forma sorrarazten duen matematikako formularik (Equipo 57 taldearen geometrismo inpertsonalaren moduan). Irudi aldakor hau txori modura azaltzen zaigu, baina ez dago inolako ebidentziarik, ezin dira argitu irudia arautzen duen eraikuntzazko sekretuari buruz dauden zalantzak. Alabaina, eraikuntzaren ardatza ez da arbitrariotasuna. Eraikitzen duen irudimenaren eta fantasiaren eragina da ardatza, horrek lerroak, planoak eta bolumenak gurutzatzen baititu airean, abangoardia oharkabeko eta proiektiboko adibide batzuetako hizkuntza prototipikoan bezala. Era berean, lan hau Basterretxearen bolumetrien sekretua da. Bultzada teoriko bat da forma arloan, eta erronka egiten die eraikuntzako arau fisiko, logiko eta moralei, nahiz eta artistak etengabe esan (hainbat alditan) eraikuntza guztiak pertsonek egin ditzaketela eta pertsonak eraikuntza horietan bizi daitezkeela. [Peio Aguirre, 2008]
Bibliografia hautatuta
- Amón, Santiago. "Néstor Basterretxea", Nueva Forma, n° 94. 1973. p. 61.
- Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 96-99, sin n° cat.
- Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 36, 124, n° cat. 36.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.