Bilduma online eta irudien salmenta
Duca Cesarinoren erretratua
Leoni, Ottavio
Erroma, 1578-Erroma, 1630
Arkatza koipetsu beltza
21 x 14,9 cm
Leoni (eskuineko beheko angelua, atzealde)
c. 1620
XVII. Mendearen lehen herena
82/819
María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an
Hogeita hamarren bat urte izango dituen gizona ageri zaigu marrazki honetan, gizon sendoa da eta itxura atseginekoa, haren begiradak agerian uzten du il Padovano erretratugile aparta zela. Bere marrazki lanetan ohi zuenez, paper gris urdindua erabili zuen marrazki hau egiteko Leonik, eta data idatzirik ez badago ere, idatzita dago erretratatuaren izena ifrentzuan: Il Duca Cesarini. Dukearen --Duca-- titulua Erromako Cesarini familia nobleko hainbat kidek izan zuten, eta honakoa Giovanni Giorgio I.a izan daiteke, Civitanovako Dukea titulua lortu baitzuen. Era berean, Montecoratoko markesa eta Ardeako --beste lurralde batzuen artean-- Jauna zen, baita Erromatar Herriaren Gonfalonierea ere. 1591n jaio zen eta Sermonetako dukesa Cornelia Caetanirekin ezkondu zen. Erroman zendu zen, 1635ean.
Erretratu honetan almidoiarekin gogortutako iduneko handi bat darama jantzita. Iduneko mota hori oso handia zen, modan izan zen gutxi gorabehera 1620. urtera arte. Dukearen jantzia eta hondoa zirriborratuta baizik ez dauden bitartean --halaxe gertatzen da Leoniren erretratuetan--, bikain irudikatutako pertsonaiaren aurpegiak erakartzen du arreta osoa. Iduneko mota hori eta erretratatuaren gutxi gorabeherako adina (30en bat urte) aintzat hartuta, guk uste dugu egileak 1620. urtean landu zuela marrazki hau. (Ana Sánchez-Lassa, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Collection M. J. Boussac. Catalogue des dessins et aquarelles des ecoles francaises & etrangeres du XV au XIX siecle. Enluminures. Galeries Georges Petit, Vente 10 et 11 mai 1926. Paris. p. 36, n° cat. 90.
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 176, n° cat. 45-a. (Con el título Retrato de Lucas de Cesarino, y atribuido a Ottavio Leoni)
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 40-41, n° cat. 7.
- Debenedetti, Elisa. "Frammenti di una quadreria settecentesca", Studi sul Settecento Romano : Palazzi, chiese, arredi e scultura, I. 2011. pp. 11, 34.
- Sani, Bernardina. "Un dibujo de Octavio Leoni : el Retrato del Duca Cesarini = A drawing by Octavio Leoni : the Portrait of the Duca Cesarini = Ottavio Leoniren marrazkia : duca Cesariniren erretratua", Buletina = Boletín = Bulletin, n° 6. 2012. pp. 113-150, 233-248.