Bilduma online eta irudien salmenta
Díaz Caneja pintorearen erretratua
Olasagasti, Jesús
Donostia, 20/12/1907 - Donostia, 05/08/1955
Olioa mihisean
80,5 x 70,5 cm
J. Olasagasti (ezkerreko eskaintzan)
c. 1930
82/168
1932an eskuratua
Lan batek egilearen maila gorena adieraz badezake, horixe gertatzen da Jesús Olasagastiren Díaz Caneja margolariaren erretratua lanarekin. 1930ean Donostian antolatu zen Arkitektura eta pintura modernoen erakusketan parte hartu zuen. Baina lan horrek adierazten du, halaber, zer irakaspen ematen zien Daniel Vázquez Díazek euskal margolariei, garai hartako kritikariek adierazi bezala, eta bereziki hurrengo urteetan Gipuzkoar artista berrien erakusketan nabarmendu zirenei. Erakusketa horretan izan zen Olasagasti protagonista nagusia (1924. urteaz geroztik Madrilen Vázquez Díazen tailerrean jardun zuena) 1923tik 1926ra.
Zurbarán, Cézanne eta Juan Grisen lanen azterketa sakonetatik eta Parisen igarotako egonaldi luzeetatik eratorri zen Daniel Vázquez Díazen estilo modernoa. Paisaiaren eta erretratuaren berritzailea izanik Espainian, erretratu on batek «biografia margotu» baten antzekoa izan behar zuela pentsatzen zuen. Kubista ez bazen ere, «forma eta kolorea arkitektonizatzeko kezka geometrikoak» Cézannerengan zein kubismoan zuen jatorria; kezka geometriko hori argi eta garbi adierazten da Juan Manuel Díaz Canejaren erretratu honetan.
Olasagastik, osagai biografiko zehatzen bitartez, arkitektura utzi eta pintura hautatu zuen lagunari buruz jarduten du. Vázquez Díazen tailerrean ikaskide izan zuena marrazki akademiko baten aurrean dago, arkatza bat ikusten zaio, eta margolanetik kanpora ari da begira, paisaia edo argiaren jokabidea aztertzen beharbada. Pintura argiek -okreak, grisak eta arrosa nagusi direla- marraztutako pertsonaiaren lehentasunak azpimarratzen dituztela dirudi.
Gorputza, Cézanneren moduan ezkerrerantz pixka bat makurtua, koadroa egituratzen duten lerro bertikal eta horizontalekin orekatzen da, eta planoen tratamenduak nabarmendu egiten du sendotasun sentipena.
Erretratua, Vázquez Díazen estiloari nabarmen lotua bada ere, modu pertsonalean egin zuen Olasagastik, zeinak 1926an Italian barrena egindako bidaian Valori plastici mugimendua eta Giotto, Piero della Francesca eta Caravaggioren pintura miretsi zituen.
Jesús Olasagastik, edonola ere, beste norabide batzuetan ere esperimentatu zuen: futurismoa, kubismoa, espresionismoa, Crisanto Lasterraren arabera (1928). Olasagastiren garairik onena, nire ustez, hogeigarren hamarkadaren bukaera eta hogeita hamargarren hamarkadaren hasiera bitartean izan zen, besteak beste honako lan honekin edo José Manuel Aizpuruaren erretratua, Damatxo berdea eta Mirentxu Olasagasti (Neskatxa yo-yoarekin) lanekin.
Burgesiako familia baten baitan hezia, besteak beste José Manuel Aizpurua, Juan Cabanas Erauskin, Carlos Ribera eta Eduardo Lagarderekin batera, Donostiari giro abangoardista eman zioten lagun taldea osatu zuen 1920-1930 urteetan, eta 1933. urteaz geroztik faszismoaren aldera egin zuen. Jaioterriko arte abangoardistako erakusketetan parte hartu zuen (1930 eta 1931) eta baita GU taldearen sorreran ere, 1934an Sánchez Mazasen hitzaldiarekin inauguratua. Gerraren ondoren, Gipuzkoako artista hasiberrien lehiaketa suspertzen parte hartu zuen, eta erretratu ugari egin zituen, emaitza ezberdinak lortuz. (Adelina Moya Valgañón)
Bibliografia hautatuta
- Exposición organizada con motivo de la concesión, por la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, de la Medalla de Honor al Ayuntamiento de la Villa [Folleto]. Bilbao, Ayuntamiento, 1952. n° cat. 49.
- 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Ciencia, 1971. n° cat. 100.
- 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. San Sebastián, Museo de San Telmo, 1972. s. p., n° cat. 69.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 89. (Con el título Retrato del pintor Díez Caneja).
- Arte y artistas vascos de los años 30 = 30 urtearen hamarkadako euskal artea eta artistak [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Guipuzcoa, 1986. p. 190.
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 194-195, n° cat. 80.
- Kortadi Olano, Edorta. Euskal margolariak Aurrezki Kutxen bildumetan IV = Pintores vascos en las colecciones de las Cajas de Ahorros IV. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa ; Gipuzkoa Donostia Kutxa ; Caja Vital Kutxa, 1994. pp. 25, 30.
- Realismo Mágico : Franz Roh y la pintura europea 1917-1936 [Cat. exp.]. Valencia, IVAM Institut Valencià d'Art Modern, 1997. pp. 160, 253
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 68-69.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 171.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 171.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 171.
- López de Sosoaga, María Jesús. Jesús Olasagasti 1907-1955 [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastán, Fundación Kutxa, 2007. p. 19.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 116-117.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 116-117.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 155, n° cat. 110.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 155, n° cat. 110.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 116-117, n° cat. 61b.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 155.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 155.
- Rallo, Paco. "Artistas y sus vínculos con Aragón", Aragón turístico y monumental, n° 383. 12/017. p. 40, il.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 250-251, sin n° cat.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 250-251, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 250-251, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 250-251, sin n° cat.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 88, 96, 101, n° cat. 43.
- Berruguete, Ana. Daniel Vázquez Díaz, entre tradición y vanguardia [Tesis doctoral]. Madrid, Universidad Complutense, 2015. pp. 313, 332, il.
- Menchu Gal : margotzeko bizi, bitzitzen margotu : 1919-2019 [Cat. exp.]. Madril, Menchu Gal Fundazioa, 2019. p. 83, il.
- Menchu Gal : vivir pintando, pintar viviendo : 1919-2019 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Menchu Gal, 2019. p. 83, il.