Bilduma online eta irudien salmenta
Dantza
Ortiz de Elgea, Carmelo
Vitoria-Gasteiz, 20/12/1944
Olioa mihisean
196 x 390 cm
ORTIZ DE ELGUEA (eskuineko panelean, eskuineko behealde-erdia), Elguea (atzealdea)
1970
00/3
Artistaren dohaintza 2000an
Bere lan goiztiarrenak Madrileko Eskolako artisten eraginez sortutako paisaia espresionistak izan ziren, eta Van Gogh hartu zuen erreferentziatzat. Geroago, kolore gor eta ore lodiko paisajismoak materiaren abstrakzio informalistara eraman zuen --ia-ia esperientzia bakarra izan zen euskal arte osoan-- Tàpiesen itzalpean, pop artearekin zerikusia zeukan ziklo laburrean amaitzeko. Bertatik, hain zuzen ere, bere figurazio bereizgarria irten zen, eta pertsonaiek zein paisaiek irudimenez eta erreferentzia autobiografikoz betetako garapen narratiboak eratu zituzten, destokitutako perspektiben, konfigurazio zakarren eta kromatismo biziaren bitartez. Bere lan askoren antzera, Dantza formatu handian eginda dago, eta 1973. urtera arte garatutako serieko adibide onenetakoa da. Harrezkero, irudiak desagertu egin ziren eta egitura abstraktuak geratu ziren. Dena dela, zenbait alderdiri erreparatuta, argi dago paisaiak direla. (Javier Viar)
Bibliografia hautatuta
- Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan = Arte y Artistas Vascos en los años 60 [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa, 1995. p. 320. (Con el título Gran Desnudo Rosa)
- Carmelo Ortiz de Elgea : 153 pinturas [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Ayuntamiento, 1999. pp. 13, 62-63, n° cat. 39.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 162-163.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 162.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 162-163, n° cat. 90a.
- Carmelo Ortiz de Elgea : retrospectiva, 1963-2016 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 22, 46, n° cat. 11.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 468-469, il.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 418.
- Viar, Javier. Hijos de la angustia. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2019. pp. 254, 286, 303, il.