Bilduma online eta irudien salmenta
Conversation Piece, cum tiffin (Hizketaldi baten eszena, hamaiketakoa) edo Urrutia eta Aranoa
Ucelay y Uriarte, José María de
Bermeo (Bizkaia), 101/11/1903 - Bilbao, 25/12/1979
Olioa mihisean
130,6 x 195,5 cm
c. 1951
82/364
1956an eskuratua
Obra honetan, Ucelayk XVIII. mendeko pintura britainiarrean ohikoa zen talde-erretratuaren eredua berreskuratu zuen -horra hor conversation pieces edo hizketaldi-eszena-. Bertan, familiak edo laguntaldeak gustuko duten jardueraz edo zaletasunaz, hau da, musikaz edo ehizaz gozatzen agertzen dira. Kasu honetan, ezkerretik eskuinera, Jenaro Urrutia eta Juan de Aranoa margolariak azaltzen dira Ucelayk Busturian (Bizkaian) zeukan etxeko lorategian. Bere belaunaldikideak eta adiskideak ziren. Mahaian eserita daude, eta honako gauza hauek daude bertan: ogi biribila, gazta, Busturiako herri-zeramikazko pitxerra -bertan, bi artisten izenak margotu dira- eta bi edalontzi sagardo. Badirudi etenalditxoa egin dutela margolanean aipatzen den hamaiketakoan. Mahaiaren aurrean, egurrezko eserleku batean, agertzen den pintzel-kaxa erretratatutakoen lanbidearen adierazgarri da. Atzealdean, Ucelayren autorretratua azaltzen da mihise handi baten aurrean, lehen planoan garatzen den eszena bertara eraman nahian. Bertan, gainera, lorategian hara eta hona dabiltzan galgo dotoreak ere irudikatu ditu. [Miriam Alzuri]
Bibliografia hautatuta
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 117. (Con el título Los pintores Urrutia y Aranoa posando ante Ucelay).
- Barañano, Kosme María de. La obra pictórica de José María de Ucelay : análisis biográfico y estético [Cat. exp.]. Bilbao, Caja de Ahorros Vizcaina, Departamento Cultural, 1981. pp. 105 y 179. N° cat. 127.
- Arte y artistas vascos de los años 30 = 30 urtearen hamarkadako euskal artea eta artistak [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Guipuzcoa, 1986. p. 309, (Con el título Los pintores Urrutia y Aranoa posando ante Ucelay).
- La imagen del artista : retratos de artistas vascos entre dos siglos [Cat. exp.]. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa, 1993. p. 139. (Con el título Conversation piece cum tiffin)
- Barañano, Kosme María de. "Revisando a Jose Maria de Ucelay", Urtekaria 1993 : asterlanak, albistak = Anuario 1993 : estudios, crónicas. 1994. p. 88.
- Calvo Serraller, Francisco ; Jiménez Burillo, Pablo. El autorretrato en España : de Picasso a nuestros días [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 1994. p. 135, n° cat. 53.
- Kortadi Olano, Edorta. Euskal margolariak Aurrezki Kutxen bildumetan IV = Pintores vascos en las colecciones de las Cajas de Ahorros IV. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa ; Gipuzkoa Donostia Kutxa ; Caja Vital Kutxa, 1994. p. 35.
- Barañano, Kosme María de. La obra pictórica de José María de Ucelay : análisis biográfico y estético. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1997. pp. 117 y 188,. N° cat. 127
- Tradición y modernidad en la pintura vasca : en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Autoridad Portuaria de Valencia, 1999. pp. 112-113.
- Moya Valgañon, Adelina; Mayor López, Gorka. José María de Ucelay. Segovia, Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 2007. pp. 125-126, 163, fig. 104.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 110-112.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 110-111.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 110-112, n° cat. 57b.
- Bozal, Valeriano. Historia de la pintura y la escultura del siglo XX en España, 1940-2010. Madrid, Machado Libros, 2013. pp. 78-79, il.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 54-57, il.