Bilduma online eta irudien salmenta
Concha
Guezala y Ayrivié, Antonio de
Bilbao, 11/06/1889 - Bilbao, 13/09/1956
Olioa mihisean
130 x 111,5 cm
Antonio Guezala (eskuineko behe-erdialdea)
1915
95/65
1995ean eskuratua
Concha artistak Cesáreo Díaz Emparanza mediku jaunari egindako oparia izan zen, eskuineko beheko aldean agertzen den eskaintzan adierazten denez: "en agradecimiento a tantos cuidados familiares y tantas veladas compartiendo la afición por la cultura" (eskerrik asko familia zaintzeagatik eta hainbat gautan kultura-zaletasuna partekatzeagatik"). Garai hartan, Guezala nazioarteko modernismoarekin bat zetorren, oso goiz Manchesterren egon zelako edo, familiak lentzeriaren eta umeentzako arroparen arloan zeukan negozioaren ondorioz, atzerrira joan behar zuelako sarritan. Egia esan, arte apaingarri eta aplikatuekin eta modernismoaren korronte vienarrarekin bat egin zuen, euren izaera sintetiko eta konstruktiboari esker hobeto egituratu zezakeelako konposizioa. Erretratuetan eta honetan, batez ere, gainazalaren bi dimentsioko tratamenduak, lerro zuzenen nagusitasunak eta "pattern" apaingarrien erabilerak mende-amaierako Vienako tailerretara garamatzate. Frantziako modernismoko lore-apoteosi lerromakurra alde batera utzita, kolore-esparruak plano mugatuetan egituratzen dira. Horrez gain, Guezalak forma oktogonalean ebakitzen du mihisea, eta margolaneko beste osagai bat izango balitz bezala lantzen du markoa.
Dena dela, batez ere, apaintzeko gozamenari, tonalitate harmoniatsuetan ñabartutako kolorearen sugestioari eta beretzat hurbila den munduaren azalpenari ematen die lehentasuna. Pintzelada tunikaren lore-erakustaldian eta atorraren parpaila sotilean enpastatzen da. Horrez gain, bitxigintzako apaingarriak, zeramikazko irisazioak edo papagaitxoaren kalitate kromatikoak nabarmentzea dauka helburu. [Pilar Mur]
Bibliografia hautatuta
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 94-95.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 94-95.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 94-95.
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 90, il.
- Perversidad : mujeres fatales en el arte moderno, 1880 - 1950 [Cat. exp.]. Málaga, Fundación Palacio Villalón, 2019. pp. 136-137, 194, n° cat. 51.