Cluny à Paris - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Cluny à Paris

Guiard Larrauri, Adolfo

Bilbao, 1860/04/10-Bilbao, 1916/03/08

Idazlumaren luma

14,5 x 9 cm (ertzak oktogonalak ditu)

Guiard (behealdea)

c. 1870-1880

82/2340

Rafael Rochelt jaunaren dohaintza 1935an

Bartzelonan bi urteko egonaldia egin eta gero, Adolfo Guiard 1878. urtean iritsi zen Parisera bere arte ikasketak osatzera, eta Frantziako hiriburuan emango zituen hurrengo zazpi urteak, han jarri zen harremanetan Edgar Degasen gertuko inpresionistekin.

Nolanahi ere den, Cluny à Paris izenburuko lan hau 1870. eta 1880. hamarraldien arteko trantsiziotik gertu behar duen une batean datatu behar da, Guiardek modernotasunari atxikiriko mintzairak bere egin baino lehenagoko une batean. Kaier batetik ateratako orrian jasotako marrazkia egilearen ibilbidearen aurreneko etapan kokatu behar da, egilea eredu sintetikoetara lerratuko zuen eboluzioa gertatu aurreko etapan, nahiz eta marrazkilari gisa dauzkan dohainak agerian uzten dituen. Guiardek marrazki deskriptibo bat landu du, zehaztasun osoz islatu ditu Parisko Cluny Hoteleko patioaren goiko solairuan errepikatzen diren leihoetako baten xehetasunak (gaur egun Musée National du Moyen-Âge museoaren egoitza da Hotel hori). Izan ere, trazuan eta sinaduran ere ageriko bat etortzeak daude margolari bilbotarrak 1881. urtean La Vie Moderne aldizkariarentzat landu zituen irudiekin, aldizkari horrentzako egindako lana izan baitzuen Parisen bizi ahal izateko diru iturrietako bat.

Beraz, trazua egokia da eraikin gotiko berantiarreko dekoraziozko elementu ugariak --balaustradaren azpitik azaleratzen diren gargolak, leihoaren goiko aldeko tinpanora bildutako Clunyko abadeen armak-- xehetasun osoz paperera ekartzeko. (Mikel Lertxundi Galiana, 2009)

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 173. (Con el título Dibujo).
  • González de Durana, Javier. Adolfo Guiard : estudio biográfico, análisis estético, catalogación de su obra [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahorros Vizcaína, 1984. p. 227, n° cat. 270.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 54-55, n° cat. 15.