Buste de jeune fille (Emakume gazte baten bustoa) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Buste de jeune fille (Emakume gazte baten bustoa)

Demarteau, Gilles

Liège (Belgika), 1722-Paris ?, 1776/07/31

Grabatua arkatz beltz, sangina eta bistre erara paperean

21,3 x 15,5 cm

Demarteau (eskuineko beheko angelua), Boucher S. (ezkerreko behe-angeluan)

1770-1776

82/812

María de Arechavaleta andrearen legatua, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Gilles Demarteau izan zen François Boucherren obra grafikoaren birsortzaile handiena. 1759an hasi ziren elkarlanean, eta Boucherrek grabatutako 560 obretatik 266 birsortu zituen Demarteauk. Hurrenez hurreneko zenbakiekin eta inprimategiko eta saltokiko helbideekin identifikatutako irudi horiek hasiera batean arkatzez landuak dira, funtsean sangina teknikari jarraiki. 1767ko maiatzetik aurrera, egun horretan iragarri baitzuen L'Avant-Coureur kazetak Demarteauk hainbat arkatzekin grabatutako Boucheurren aurreneko obra, hobetu egingo zen irudien azken emaitza.

Obra honen kasuan, teknika berriak aukera ematen du irudian beltza, sangina eta bistrea uztartzeko eta horrenbestez emakume idealizatuaren eta ederraren irudia nabarmentzeko. Albo batetik hartua da irudia, adatsak lore batez apaindutako xingola batez bilduta ditu. Landa eremuko emakumea da, Boucherren ikonografian emakumearen eredu nagusia baita. Eskuineko besoaren gainean jarrita, gazteak begiratu malenkoniatsu batez dago beheko alderantz begira, izan ere, jarrera bertsuan ageri dira Boucherrek bere oihaletan irudikatu zituen emakume nekazari asko eta asko. Antzeko eredu bat aurkitzen dugu margolari frantsesaren 1754ko marrazki batean, Parisko Alexandr Ananoff Bilduman jasoan. Irudi honek bikotea osatzen du 188 zenbakikoarekin batean. (Javier Novo, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Catalogue des belles estampes françaises et anglaises du XVIIe siècle, tableaux, dessins, gouaches, objets d'art et d'ameublement... Paris, Hotel Drouot, Vente 27 et 28 Mai 1927.
  • Luna, Juan José. "Obra francesa del siglo XVIII en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Guía de Exposiciones, n° 46. 1985. s. p.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 80-83.
  • Mas allá del negro : el grabado en color en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 20, 37, 98, n° cat. 2.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p.175, n° cat. 38-a. (Con el título Busto de una joven, y atribuido a Francois Bucher)