Bukraneo-itxurako ezarkina - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Bukraneo-itxurako ezarkina

Anonimoa, I-II. mendea

Brontzea

7 x 6,37 x 1,3 cm

82/924

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Idi burezur estilizatua. Ebaki alakatu zabal eta sakonen bidez daude adierazita hazpegiak. Handiak eta okerrak ditu adarrak; girlanda bat du adarren artean. Laua du atzeko aldea.

Apaingarria da, brontzezko xafla batean eta berunezko soldadura baten bidez itsasteko, berunaren arrastoak antzematen baitzaizkio; girlandak agerian uzten du erlijio eskaintza gisa erabiltzeko animalia zela. Harekin batera sakrifiziorako beste objektu batzuk egongo ziren, esate baterako lastargiak, paterae, simpuli eta praefericulak, Ercavicako (Cuenca) aldareko plakan ikus daitekeen bezala. Arkeologia Museo Nazionalean badira beste hiru ale berdin-berdinak, Salamancako markesaren bildumatik iritsiak. Neurrietan ere berdinak dira, eta kontuan izanik Basabek dohaintzan emandako pieza batzuk ere berdinak direla, XIX. mendean Italian erositako pieza dela uste dugu guk, edo agian Salamancako markesaren bildumako objektu batzuen salmentatik etorritako irudia. (Ramón Corzo, 2010)

Bibliografia hautatuta

  • Taurus : del mito al ritual [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2010. p. 204, n° cat. 6.
  • Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 416-419, n° 83