Bilduma online eta irudien salmenta
Brujasko kanala – 82/20
Le Sidaner, Henri
Port-Louis (Maurizio uharteak), 1862/08/07-Versailles (Frantzia), 1939
Olioa mihisean
60,5 x 73 cm
1899
82/20
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1920an
Brujas hiriko bazter bat ikusten dugu margolanean: aurrean ubide bat, haren ertzean zuhaitzez hornituriko kai luzea, etxe ilara baten aurrean. Uren eta bidearen arteko mugak zeiharrean banatzen du konposizioa. Gaueko eszena da, egileak berezko duen bakardade misteriotsua da nagusi, artista honek pertsonarik gabeko margolanak landu baitzituen bere helduaroan. Fantasmagonia zirraragarri bihurtzen da hiriko elementuen eguneroko presentzia. Zuhaitzen adaburuak sutan daudela ematen du, islatutako bizitza arraro batez beteta daudela urak, antzoki bateko dekoratua balitz bezala ageri dira etxeak. Antolamendu horretan, hilerri bat iradokitzen dute etxeetako leihoetako gurutzeek. Bi leihotan zehar argi batzuk ikusten dira erdizka, irudi espektrala eta malenkonia eskatologikoa areago nabarmenduz.
Kromatismoari dagokionez, gorriminekin eta berde ilunekin landua da paisaia, gaueko giroa modu eraginkorrean irudikatuz. Emaitza, irudi ia monokromatikoa. Baina koadro hau osatzen duten pintzelkada txiki inpresionisten dardara da margolan honi darion bizitasuna ematen duena. Ur azaleko islari esker sortutako irudiaren bikoiztasunak errealitate hauskorra nahasten eta goibeltasunean hondoratzen amaitzen du. Le Sidanerrek hiriko bazter ezezagun bat aukeratu zuen eguneroko misterioari protagonismo osoa emateko, espiritu erigarri batek hauteman ohi duen iruditik hedatzen denez. [Javier Viar, 2008]
Bibliografia hautatuta
- Primera Exposición Internacional de Pintura y Escultura : catálogo [Folleto]. Bilbao, Museo de Bellas Artes, 1997. p. 15, n° cat. 147.
- "Exposicion internacional de pintura y escultura", Hermes : revista del Pais Vasco, n° 46-47. 1919.
- Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 468.
- Manterola, Ismael [coord.]; Onaindia, Mikel [coord.]. "Bilbao 1919 : la Exposición Internacional de Pintura y Escultura = Bilbao 1919 : Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketa [Recurso electrónico]", Boletin 11 = Bulletina 11. 2019. pp. 63, 73, 166, il.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 76. (Con el título Paisaje de Brujas).
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 121-122, n° cat. 45.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 170
- Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 44-45.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 226-227, n° cat. 58.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Caja Duero, 2006. pp. 226-227, n° cat. 58.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 226-227, n° cat. 58.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 498-500, n° cat. 111