Bilduma online eta irudien salmenta

Bimiraida
Díez Alaba, Mikel
Bilbao, 10/09/1947
Akrilikoa eta olioa mihisean
73 x 99,5 cm
Díez / Alaba (atzealdea)
1984
85/128
1985ean eskuratua
Obra honetan motiboa jada menorcarra bada ere, kolore eguzkitsuagoa eta keinu abstraktuagoak ageri baititu, nabari da bere barne paisaietatik edaten duela oraindik; haietan, irudiek landare itxura naturalistako abstrakzioak deskribatzen dituzte keinu teknikarekin, baina berehala bilakatzen ziren paisaia. Hasiera batean, paisaia erromantikoaren imitazio dira paisaia horiek, erromantizismo alemaniarrarenak zehatz esateko, infinituan galtzen diren ikuspegi atmosferikoekin, teknika leun eta gardenarekin eginak. Izaera surrealista eta ekialdeko egikera ere baduten arren, keinu zabal eta kontrolatuetan oinarritua, beren jatorri kaligrafikoa ezkutatu gabe, deskribatzeko asmoa dute, inolaz ere. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 170-171.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 170-171.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 170-171, n° cat. 94b.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 351.