Biluziak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Biluziak

Togores i Llach, Josep de

Cerdanyola del Vallès (Bartzelona), 1893/07/19 - Bartzelona, 1970/06/17

Olioa mihisean

73 x 54 cm

togores (ezkerreko beheko angelua)

1928

94/47

1994an eskuratua

Esperimentu batzuk egin eta gero, esate baterako margolan honetan, Togoresek leial eutsi zion Kataluniako noucentisme estiloari, hau da, noiznahikotasun klasikoaren kutsuak dauzkan pintura figuratiboari, urte horietan ere besteak beste Picassok landutako obretan erabilitako estiloari, Joaquim Sunyer margolariak XX. mende hasieran konfiguratutakoari. Nolanahi ere den, hainbat urtez liluratuta eduki zuen Togores europar abangoardiako arteak. Horrenbestez, oso erakargarriak egin zitzaizkion André Massonek hogeigarren urteen erdialdera landu zituen marrazki automatikoak. Subkontzientearen balioek txundituta utzi zuten, lantzeko garaiko automatismoak, zoriari emandako garrantziak eta, azken buruan, europar pintura gaztea astintzen zuten askatasun haizeek.

Togoresek 1928 eta 1930 bitartean landu zituen margolan sorta batean kokatu behar dugu Biluziak izenburuko lan hau, surrealismoari emandako garai labur batean egina da, geri figurazioari helduko zion. Lan honetan jarrera ezberdinetan dauden giza irudi batzuk ikusten ditugu. Erreferentzia antropomorfikoak ia kolore bakarreko gainazalean egokitzen dira, eta horretarako kaligrafia berezia eratzen duten keinu bidezko trazu azkarrak eta bat-batekoak erabili ditu egileak. (S.A., 2006)

Bibliografia hautatuta

  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 178.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 178.
  • De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 76-77.
  • García de Carpi, Lucía. La pintura surrealista española, 1924-1936. Madrid, Istmo. p. 120, il. 27.
  • Ismos : arte de vanguardia, 1910-1936, en España [Cat. exp.]. Madrid, Galería Guillermo de Osma, 1993. pp. 61, 90..
  • El Surrealismo en España, 1924-1939 [Cat. exp.]. Madrid, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 1994. pp. 314, 367, n° cat. 183.
  • Pintura fruta : la figuración lírica española 1926-1932 [Cat. exp.]. Madrid, Comunidad de Madrid, 1996. p. 170, sin n° cat.
  • Togores : clasicismo y renovación : obra de 1914 a 1931 [Cat. exp.]. Madrid ; Barcelona, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía ; Museu Nacional d'Art de Catalunya, 1997. p. 37
  • Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 62-63.
  • Luis Buñuel : el ojo de la libertad [Cat. exp.]. Huesca, Diputación de Huesca, 1999. pp. 194, 226.
  • Luis Buñuel : el ojo de la libertad [Cat. exp.]. Madrid, Fundación ICO ; Amigos de la Residencia de Estudiantes, 2000. pp. 224, 342
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 178.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 178.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 178.
  • Casamartina i Parassols, Josep. Josep de Togores. Madrid, Fundación Mapfre, 2008. p. 134.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 178, n° cat. 126.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 178, n° cat. 126.