Bilduma online eta irudien salmenta
Bilbo MMX
Lazkano, Jesús Mari
Bergara, Gipuzkoa, 1960/01/10
Akrilikoa
125 x 720 cm
LAZKANO (eskuineko beheko angelua)
2010
DEP2843
Bilboko Udalaren gordailua 2011an
Bilbo MMX lana da, Lazkanok 2010ean pintatutako mihise monumentala (125 x 720 cm). Hain zuzen ere, Bilbok Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean (maiatza/urria, 2010).
Euskal artistaren lan panoramiko honek itsasadarrean zehar eraikitako mugarri arkitektoniko nagusiak jasotzen ditu, berdin iraganekoak, orainaldikoak zein etorkizunekoak. Izan ere, itsasadarra da hiriaren eraldaketa ugarien ardatz nagusia. Museoak Lazkanoren ibilbideari eskaini zion erakusketan ikusi ahal izan zen bezala "Lazkano. Arkitekturatik naturara" (04/10/2010-16/01/2011) BBKren babesarekin, Lazkanoren figurazioak arkitekturak eta paisaiak islatzen ditu modu zehatzean egindako oinarri hiperrealistako konposizioetan, ia-ia argazkien erako errealitatea lortuz. Kasu honetan, Bilboko inguru naturala islatzen du, eta, horrekin batera, erreferentzia arkitektoniko ugari jasotzen ditu Artxanda mendiko hegaletatik, denak ere goitik begiratuta. Beraz, lan hau Lazkanoren azken aldiko pinturarekin dago erlazionatuta, bai eta Bilbon, Madrilen, Gasteizen, Gernikan edo Leioan (Bizkaia) horma-irudien egile gisa egin duen lan handiarekin ere. (Marta García Maruri)
Bibliografia hautatuta
- Lazkano : ikusmira [Cat. exp.]. San Sebastián, Kutxa Fundazioa, 2016. pp. 170-171, il.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. p. 667.
- Lucie-Smith, Edward ; Lazkano, Jesus Mari. Lazkano : de la arquitectura a la naturaleza [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2010. p. 159, il.